FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

EHKirolako Kike Zurutuza Euskadi Irratian, Eurokopa 2020 gaineko adierazpenaz

by | 2019/12/04

EH Kirolako Kike Zurutuza KIROL LEGEZ Euskadi Irratiko saioan, San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020 gainean [audioa 03:38 min.] 

San Mamesen jokatuko den Eurokoparen aurrean hausnarketa plazaratuz EHKirolak argitaratutako oharraren bueltan elkarrizketa Euskadi Irratian.

Euskal selekzioak lagunarteko partida bat jolastea Espainiaren aurka eta Euskadiko Futbol Federazioak eskatu diezaiola UEFAri eta FIFAri eskubide osoko kide gisa onartua izatea. Hauek dira besteak beste duela egun gutxi argiratatutako oharrean EHKirolak mahairatzen dituen egitasmoak eta horren haritik elkarrizketa egin diote elkarteko ordezkari bati Euskadi Irratian. Euskadiko Federazioak irratiari baieztatu dioenez hurrengo astean aztertuko ditu gai guzti hauek.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da ohar hortan adierazitakoa ez doala inoren kontra baizik eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde.

Gu ez gara sartzen eurokopa san mamesen jokatu behar den edo ez baina oso garbi dugu euskaldunok selekzio bat eta bakarra dugula eta hori euskal selekzioa dela, oraindik nazioarte mailan ofizialki jokatzeko aukera ez duena eta hori mingarria egiten zaigu bere horretan baina are mingarriagoa gure herrian kokatzen denean eurokopa hori. Eta horregatik pixka bat gure jarrera eta elkartearen estiloa positiboa eta baikortasunez jokatzea denez proposamen oso zehatz bat egiten dugu urrats bat emateko, hain zuzen ere eta aurretik beste batzuk adierazitakoaren haritik, eskatu dezatela bai Eusko Jaurlaritzak bai Euskadiko Futbol Federazioak partida bat Espainiako selekzioa Euskal selekzioaren aurka eta bakoitzat interpretatu dezala nahi bezala, nazio bat beste nazio baten contra jokatzen duen, Estatu bat autonomia baten contra edo dena delakoa, azken finean bakoitzak ikusiko du ze irakurketa egingo duen partiduaz baina gure herrira badatoz gutxienez gure selekzioari errespetu bat izan diezaiotela.

Oharrean bi gauza nabarmentzen dira, batetik euskal selekzioak joka dezala espainiakoaren aurka eta bestea ofizialtasunaren borroka horretan eskaera egitea bai UEFAri bai FIFAri onartu dezaten euskal selekzioa bere ofizialtasunean.

Aspalditik ari gara eragile guztiak ofizialtasunaren bidean urrats zehatzak eman daitezen aldarrikatzen eta 2018ko abenduaren 11an Euskadiko Futbol Federazioak aho batez erabaki zuen UEFAn eta FIFAn sartzeko baimena eskatzea ta hori badakigu Euskal Futbol federazioko presidenteak egiteko borondatean dagoela, badakigu beste eragileak eta publikoak egiteko borondatean daudela baina egin egin gabe dago eta guk aldarrikatzen dugu behintzat urrats hori eman dadila.

Elkarrizketaren amaieran Euskadi Irratiak Euskadiko futbol federazioarekin harremanetan jarri direla baieztatu du eta jasotako erantzuna izan da Hego EHn behintzat luzea izango den astebukaera honen ondoren, datorren astean alegia, gai guzti hauek aztertuko dituztela.

Futbola

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...