KAYAK SURF

Dzanga Kayak-Surf Txapelketa lehiatu zen larunbatean Mendexan

2020/10/27

Argazkiak: dzangakayak

Iragan larunbatean, urriak 24, lehiatu zen Mendexako Karraspioko hondartzan III. Dzanga Kayak-Surf Txapelketa, Dzanga Lekeitioko piragua taldeak antolatuta, bertan Ainhoa Tolosa, Gorka Martin eta Hodei Crujeiras nagusitu zirelarik.

Euskadiko Kopako bigarren proba izan zen eta hainbat kategoriatan banatuta zegoen lehia, goizean kanporaketak jokatu ondoren, finaleko saioak arratsaldean jokatu zituztelarik.

Open, kadete, junior, master, grand master eta emakumeen kategorietako kirolariek parte hartu zuten norgehiagokan. Parte hartzaile guztiek bi modalitatetan parte hartzeko aukera izan zuten, piragua motzean zein luzean.

Emakumezkoetan Open kategoriako onena izan zen Ainhoa Tolosa, piragua luzearekin zein motzarekin. Diziplina bietan Olatz Garmendia eta Irati Bordagai izan zituen atzetik podiumean.

Open kategorian gizonezkoetan, berriz, mundu mailan lehiatzen aritzen den Gorka Martinek piragua luzearekin eskuratu zuen garaipena. Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Hodei Crujeiras eta Odei Etxeberriarentzat izan ziren.

Piragua motzei dagokienez, Hodei Crujeiras gazteak ezustekoa eman zuen finalean, munduko txapelketetan lehiatzen aritzen diren onenei irazita. Bigarren postua Odei Etxeberria munduko txapeldunordearentzako izan zen eta hirugarren postua, berriz, Xabi Olanorentzat.

30 piraguistek parte hartu zuten proban. Txanda bakoitzean hamar olatu hartu ahal izan zituzten partaideek eta horietako bi puntuaziorik onenak hartu zituzten kontuan.

SAILKAPENAK

IC, emakumeak

  1. Ainhoa Tolosa
  2. Olatz Garmendia
  3. Irati Bordagarai
  4. Naroa Larruskain
  5. Xiang Messacasa

HP, emakumeak

  1. Ainhoa Tolosa
  2. Olatz Garmendia
  3. Irati Bordagarai
  4. Naroa Larruskain
  5. Xiang Messacasa

Open IC, gizonezkoak

  1. Gorka Martin
  2. Hodei Crujeiras
  3. Odei Etxeberria
  4. Xabi Olano

Open HP, gizonezkoak

  1. Hodei Crujeiras
  2. Odei Etxeberria
  3. Xabi Olano
  4. Gorka Martinez

Kadete IC, gizonezkoak

  1. Aiur Illarreta
  2. Jon Etxeberria
  3. Urko Iturrioz
  4. Adrian Labidi

Kadete HP, gizonezkoak

  1. Aiur Illarreta
  2. Jon Etxeberria
  3. Adrian Labidi
  4. Urko Iturrioz

Junior IC, gizonezkoak

  1. Iñaki Urbe
  2. Eñaut Calvo
  3. Peru Barandiaran

Junior HP, gizonezkoak

  1. Aimar De la Fuente
  2. Peru Barandiaran
  3. Eñaut Calvo
  4. Iñaki Urbe

Master IC, gizonezkoak

  1. Xabier Ituarte
  2. Oskar Martinez
  3. Javier Rodriguez

Master HP, gizonezkoak

  1. Edu Etxeberria
  2. Xabier Ituarte
  3. Gaizka Ballesteros
  4. Oskar Martinez

Gran Master HP, gizonezkoak

  1. Txema Carrero
  2. Ruben Del Rio
  3. Agus Illarreta
  4. Javier Rodriguez

Share This