MENDI LASTERKETAK
Bueltan da Ehunmilak proba
Duela hilabete batzuk, aurten Ehunmilak probarik lehiatuko ez zela jakinarazi zuten probaren antolakuntzaileek. Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu ziren beraz Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz. Halaber, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta araudia alde batera utzita, korrikalariei izen-ematearen %100a itzuliko zietela gaineratu zuten.
Oraingoan baina, bi urteko etenaldiaren ondoren, Ehunmiliak mendi lasterketaren 11. ekitaldia 2022ko uztailean jokatuko dela aditzera eman dute, gaur bertan, azaroak 11, ireki delarik izena emateko aukera, 17:00etatik aurrera, lasterketaren webgunean.
Datorren urteko proba uztailaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko da eta ohi bezala hiru proba izango dira jokoan; Ehunmiliak (168 kilometro eta +11.000 metro), Goierriko Bi Handiak (88 kilometro eta +6.000 metro) eta Marimurumendi maratoia (42 kilometro eta +2.300 metro).
Partehartzaile kopuruak proba bakoitzerako honakoak dira:
ehunmilak → 515 partaide (bai banaka zein taldeka).
g2h → 515 partaide.
mmm → 265 partaide.
Ekitaldi honek duen maila mantentzeko asmoz 11. edizio honetarako izen emate prezioak %5a igo dira, izan ere, urtetik urtera antolaketa handitzen joan da eta korrikalariei eskaintzen zaizkien baliabideak ere gehituz joan dira.
Ostegun honetan, azaroaren 11n, arratsaldeko 17:00etan irekiko da izen ematea probaren webgunearen bidez. https://www.ehunmilak.com/eu/
Hiru lasterketen fitxa teknikoa
Ehunmilak Ultra-Traila
Distantzia 168 km
Desnibel positiboa 11000 m
Bide motak %7 asfaltoa / %33 pista / %60 bidea
Irteera ordua Ostirala, 18:00
Lehenengo partaidearen helmugaratzea 23 ordu inguru (larunbata, 17:00)
Azkenengo partaidearen helmugaratzea 48 ordu (igandea, 18:00)
Irteera/helmuga Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)
G2haundiak goierri traila
Distantzia 88 km
Desnibel positiboa 6000 m
Bide motak %5 asfaltoa / %25 pista / %70 bidea
Irteera ordua Ostirala, 23:00
Lehenengo partaidearen helmugaratzea 11 ordu inguru (larunbata, 10:00)
Azkenengo partaidearen helmugaratzea 22 ordu (larunbata, 21:00)
Irteera/helmuga Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)
Marimurumendi maratoia
Distantzia 42,195 km
Desnibel positiboa 2300 m
Bide motak %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea
Irteera ordua Igandea, 08:00
Lehenengo partaidearen helmugaratzea 3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)
Azkenengo partaidearen helmugaratzea 8 ordu (igandea, 16:00)
Irteera/helmuga Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)
Ehunmilak lasterketa
Ehunmiliak, Gipuzkoako Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoiena eskualdeetako mendiak zeharkatzen dituen ultra-trail lasterketa bat da. 2010ean sortu zen eta hasiera nahiz helmuga Beasain udalerriko plaza nagusian daude.
Lasterkariak ibilbide osoan dauden kontrol-gune bakoitzetik igarotzen dira, Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barna. Lasterketako punturik garaienak honakoak dira: Txindoki (1.346 m), Ganboa (1.402 m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izazpi (967 m) eta Hernio (1.075 m).
Ehunmiliak lasterketaz gain beste bi ere jokatzen dira asteburu berean.
Goierriko Bi Haundiak: 88 kilometrotakoa da eta Ganboa eta Aizkorri mendiak igotzen dira.
Marimurumendi: maratoiaren luzera dauka. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.
Azken edizioa
Urteurren borobila izan zen Ehunmilak festarena, hamargarrena, errekorren urtea izan baitzen 2019a, honako markak hautsi zirelarik:
Larunbatean, Goierriko Bi Handiak (88 kilometro) lasterketaren irabazlearekin batera, 09:01ean, hasi zen errekor festa. Berastegiko Jon Azpiroz (10:01:51), 2016an Dani Agirrek (10:09:47) egindako denbora 8 minutuan hobetu baitzuen. Emakumezkoetan ere bigarren errekorra iritsi zen, Uxue Frailerekin (12:11:21). 2015ean Silvia Triguerosek (12:15:34) egindako denbora lau minutuan gainditu zuen.
168 kilometroko Ehunmilak ultra trailean Jon Aizpuruk (22:21:54) Dominguezen marka 9 segundoan hobetu zuen eta emakumezkoetan, Ewa Majer poloniarrak, 2011n Nerea Martinezek jarritako errekorra (28:00:56) 19 minutuan hobetu zuen (27:41:47). Taldekako proban ere errekorra jarri zuten Ixaka Oñederra, Imanol Aleson eta Julian Murcillok.
Sarako Sorgina Trail eta Kontrabandisten lasterketak aurkeztu dituzte
Datorren abuztuaren 29an egingo dira Saran Sorgina Trail lasterketa goizez eta Kontrabandisten lasterketa arratsaldez
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Anetoko igoera eta jaitsieran
Elgetakoak 4:40:42 denbora behar izan du ibilbidea betetzeko,1998an Enmma Rocak ezarritako marka 22 minutuan onduz
Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Traila lehiatu zen asteburuan
Owen Davies nagusitu zen gizonezkoetan (16:02:08) eta Carmen Maria Perez Serrano emakumezkoetan (21:00:15)