MENDI LASTERKETAK

Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Traila lehiatu zen asteburuan

by | 2021/07/29

Bigarren Basque Ultra Trail Series txapelketa Gasteizera heldu zen ostiral honetan, urte bateko derrigorrezko geldialdi baten ostean

 

Gasteiz eta Iruñea lotzen zituen 130 kilometroko ultra traila Gasteizko Florida parketik ostiralean abiatu eta Iruñeko Antsoaingo plazan amaitu zen igandean, bidean maldan gora (6.200 metro guztira) eta behera (beste 6.300) ibili zirelarik korrikalariak, baita ere mendietan zehar: Iturrieta, Entzia, Urbasa…

Honakoa zen bigarren edizio honetako bigarren etapa. 2019an ekin zioten ibilbideari Bilbao-Gasteiz lotu zuen etaparekin. Pandemia dela eta, baina, horri jarraipena emateko orain arte itxaron behar izan dugu. Behin honakoa bukatu eta gero, beste bina froga faltako dira (Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbao) Basque Ultra Traila oso-osorik egiteko.

Basque Ultra Trail Series zirkuitua ultra distantziako lau mendi lasterketaz osatutako kirol proba bat da. Lau proba horiek Euskal Herriko lau hiriburu lotzen dituzte, eta 110 eta 140 km artekoak izaten dira, beraz 500 kilometro dira guztira. Lasterketak urtero behin lehiatzen dira, partaideek fisikoki osatzeko denbora izan dezaten eta lau hiriak mendiz lotzeko erronka bete ahal izan dezaten.

Zirkuitua mendizaletasunaren berezko balioak –errespetua, elkartasuna eta jarduera fisikoaren bidez natura ezagutzea– sustatzeko eta Euskal Herriko geografiak paisaia aldetik duen aberastasuna zabaltzeko asmo eta borondatearekin sortu zen.

Iragan asteburuan lehiaturiko Gasteiz-Iruñea probari dagokionez, gizonezkoetan Owen Davies  nagusitu zen 16:02:08ko denbora eginda, bigarren Ander Erice izan zelarik (16:32:20) eta hirugarren Arkaitz Iturriagaetxebarria (17:30:16). Emakumezkoetan berriz, Carmen María Perez Serrano   nagusitu zen (21:00:15), atzetik sailkatu zirelarik Amaia Ochoa De Alda (23:48:20) eta Mapie Larroude (24:36:36) bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Edizio honetan, gainera, Buts Txikia ere gehitu dute, ibilbide laburragoa zuena, Andoin eta Antsoain lotzen zuen 80 kilometrokoa hain zuzen. Iñigo Arantzamendik irabazi zuen mutikoen lasterketan, bigarren Hodei Lujanbio sailkatu zen eta hirugarren Julen Martinez de Estibariz. Nesketan, Uxue Fraile izan zen garailea, Leire Martinez bigarren eta Jone Urkizu hirugarren.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1 Owen Davies  16:02:08

2  Ander Erice Tornaria   16:32:20

3 Arkaitz Iturriagaetxebarria Altuna   17:30:16

4  Urtzi Martínez Sáez   17:51:12

5 Oscar Perez De Nanclares Vicario   18:07:00

6  Manuel Muñoz Echevarria   18:10:50

7  Ricardo Román García Masculino   18:20:07

8 Antonio Cayetano Ortega Orozco   18:25:47

9 Alvaro Caro Gracia   18:43:15

10 Ibon Gamboa Santorcuato   19:13:50

Emakumezkoak

1 Carmen María Perez Serrano   21:00:15

2 Amaia Ochoa De Alda Zudaire   23:48:20

3 Mapie Larroude / Le Fouest   24:36:36

4 Maribel Sanchez Flores   25:31:02

5 Mariaje Castro   25:59:56

6 Vanesa Ruiz Femenino 26:24:01

7 Joanna Pawelczak Femenino 25:04:25 (KM 120)

8 Nuria Vidiella Cerezuela   23:45:15 (KM 102)

9 Amaia Mutilva Zabalegi 24:18:38 (KM 102)

10 Lexuri Crespo Garcia 24:18:43 (KM 102)

GASTEIZ-IRUÑEA ULTRA TRAILAREN FITXA TEKNIKOA:

Eguna: 2021eko Uztailak 23/25.

Irteera: Uztailaren 23an (ostirala), 22:00etan

Helmuga (gehieneko denbora): Uztailaren 25ean (igandea) 07:00etan (33 ordu).

Distantzia: 130 km.

Desnibel positiboa: 6.100 m.

Desnibel negatiboa: 6.200 m..

Gehieneko parte-hartzaile kopurua: 350.

Anoa-guneak: 11 + irteera eta helmuga

Bizi-oinarriak: 1 (Arbizu Kanpina)

Gehieneko altuera: 1.493 m. (Beriain)

Gutxieneko altuera: 409 m. (Rotxapea, Iruñea).

Gehieneko malda positiboa: 46,9%

Gehieneko malda negatiboa: 33,9%

Batez besteko malda positiboa: 7,9%

Batez besteko malda negatiboa: 7,6%

IBILBIDEKO GAINAZAL-MOTAK:

Asfaltoa/hormigoia: 6%

Pistak: 21%

Bidezidorrak/bideak: 73%

Share This