ARRAUNA
Bizkaia zein Gipuzkoako Arraun Txapelketak lehiatu berri dira
Ustekaberik ez zen egon Gipuzkoako eta Bizkaiko arraun txapelketetan, eta emakumezkoetan, Oriok eskuratu zuen Gipuzkoako garaipena eta Ondarroak nagusitasun osoz irabazi zuen Bizkaikoa, gizonezkoetan aldiz, Hondarribia eta Santurtzi nagusitu zirelarik.
Gipuzkoako Arraun Txapelketa
Hondarribiak zazpigarren aldiz eskuratu zuen Gipuzkoako gizonezkoen txapelketa, Orioren lekukoa hartuz, Donostiarra bigarrena izan zen sei segundura, hamar segundura Orio eta laugarrena San Pedro izan zen, bigarren txandako garailea, 58 segundura. Lehen lau postuak, eta Euskal Herriko Txapelketa lehiatzeko lau txartelak beraz, Eusko Label Ligako ontziek eskuratu zituzten. Hurrengoak sailkapenean, ARC1eko lau ordezkariak izan ziren eta azkenak ARC2ko taldeak.
Emakumezkoetan, Oriok errepikatu zuen iazko garaipena, Donostiarrari bederatzi segunduko aldea aterata, hirugarrena Donosti Arraun izan zelarik 24 segundutara eta atzerago Hondarribia. Euskal Herriko Txapelketarako laugarren txartela, Tolosaldeko Arraunerako izango da.
Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketaren sailkapena
1. Orio, 11:27.10
2. Donostiarra, +9
3. Donosti Arraun, +24
4. Tolosaldea, +24.86
5. San Juan, +41
6. Hondarribia, +49
7. Zumaia, +54
8. Hibaika, +1:11
9. Lapurdi, +1:59
Gipuzkoako Gizonezkoen Txapelketaren sailkapena
1. Hondarribia, 20:28.62
2. Donostiarra, +6
3. Orio, +10
4. Zarautz, +58
5. San Pedro, +1:03
6. San Juan, +1:08
7. Getaria, +1:20
8. Zumaia, +1:59
9. Mutriku, +2:06
10. Lapurdi, +2:31
11. Hibaika, +4:01
Bizkaiko Arraun Txapelketa:
Bizkaiko Txapelketari dagokionez, lehia bizia egon zen Lekeition, Santurtziren eta Zierbenaren artean, azkenean Eusko Label Ligako liderrak eskuratu zuelarik garaipena 3 segunduko aldearekin, 25 urte geroago Bizkaiko Txapelketa Santurtzira eramanez. Gertu ibili zen Urdaibai, bost segundora, eta laugarrena Ondarroa izan zen, 31 segundura.
Emakumezkoetan, Ondarroak lehendabizikoz irabazi zuen txapelketa, ustekabean bigarren izan zen Lutxanaren aurretik (22 segundura), atzetik Deusto eta Isuntza helmugaratu zirelarik.
Bizkaiko Emakumezkoen Txapelketaren sailkapena
1. Ondarroa, 11:54.27
2. Lutxana, +22.10
3. Deusto, +25.15
4. Isuntza, +42.88
Bizkaiko Gizonezkoen Txapelketaren sailkapena
1. Santurtzi, 20:11.49
2. Zierbena, +3.11
3. Urdaibai, +5.48
4. Ondarroa, +31.61
5. Kaiku, +32.71
6. Isuntza, +56.38
7. Deusto, +59.16
8. Arkote, +1:27.88
9. Getxo, +2:13.82
10. Elantxobe, +2.:29.42
11. Portugalete, +2:38.97
Oriok jantzi du Euskotren ligako txapela
Oriotarrak jaun eta jabe izan ziren Zarautzen, bertako ikurrina irabazita ospatu zutelarik Euskotren Ligako txapela
Bizkaiko Traineru Txapelketa Lekeition
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, gizonak hiru txandetan arituko dira eta emakumezkoak txanda bakarrean
Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion
Itsasoan izango da estropada, eta Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen ontziek parte hartuko dute lehian