EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren zazpigarren jardunaldia jokatu da

2021/05/10

Argazkiak: Innpala

Pasa den larunbatean, maiatzaren 8an, jokatu zen Bizkaia Pala Torneoaren zazpigarren jardunaldia, arratsaldeko 17:00etan Bizkaia Frontoian, honako neurketak izan zirelarik: Necol-A.Maldonado vs. Garate-D.Ruiz eta Maldonado-Ibai Perez vs. Gaubeka-Gordon.

75 minutu iraun zituen aurreneko norgehiagokan, Necol eta Maldonadok 3-2 irabazi zioten Garate-D.Ruiz bikoteari (10-7,10-9,8-10,7-10,10-9). Bi atzelari gazte eta eskarmentu haundiko bi aurrelarien arteko partida honetako joko guztietan oreka haundia izan zen. Baina azkenean Daxeko aurrelaria zein Sestaoko atzelaria gutxigatik bada ere aurkariak baino finago aritu ziren eta hartara garaipena haien alde erori zen.

Bigarren partiduan, Gaubeka eta Gordonek 3-0 nagusitu ziren, Maldonado eta Ibai Perezen aurka  (8-10,6-10,5-10). Markagailuak kontrakoa adierazten badu ere, piloteo haundiko partidua izan zen baina bikote bizkaitarrak abiadura bizia eman zion jokoari eta Maldonadok ezin izan zion erritmoari eutsi.

Asteburuko emaitzak:

Maiatzaren 8an, 17:00, Bizkaia frontoia

Maldonado-Ibai Perez 0 Gaubeka-Gordon 3

Necol-Maldonado 3 Garate-D.Ruiz 2

Hurrengo jardunaldiak:

Maiatzak 15, 17h, Bizkaia Frontoia

Maldonado-Ibai Perez vs. Garate-D.Ruiz

Fusto-Del Rio vs Necol-Cambos

Maiatzak 21, 18:30h, Bizkaia Frontoia

Maldonado-Ibai Perez vs Fusto-Del Rio

Gaubeka-Gordon vs Ibarguren-Urrutia

Maiatzak 22, 17:00, Bizkaia frontoia

Necol-A.Maldonado vs Ibarguren-Urrutia

Gaubeka-Gordon vs Garate-D.Ruiz

SAILKAPENA:

Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  14, galdutako jokoak 8: 14 puntu

Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  14, galdutako jokoak 10: 14 puntu

Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  12, galdutako jokoak 8: 12 puntu

Necol-Cambos, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak  11, galdutako jokoak 10: 11 puntu

Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak  6, galdutako jokoak 12: 6 puntu

Garate-Ibargaray jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak  3, galdutako jokoak 9: 3 puntu

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.

 

Share This