MENDIA

Mendi Tourra Arrasate eta Zarautzen

by | 2021/05/11

Argazkiak: mendifilm

Arrasaten 9. edizioa beteko du maiatzaren 11ean Mendi Tourrak, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Zarautzen, berriz, maiatzaren 13an, Pagoeta Mendizale Elkartekoek hartuta, bosgarrenez egingo da Mendi Tourra. Mendi Filmeko pelikula onenak ikusleen gozamenerako batean eta bestean, jada hitzordu klasikoak bihurtu direnetan.

Amaia Antzokian, lau pelikulako programazioa prestatu da Arrasaterako:

SALTO IS THE KING
Iazko Mendifilmeko Hasiera Ekitaldian estreinatu zena, Pavol Barabas zuzendari emankorrarena.

L’ESCALADE LIBÉRÉE
Antoaine Le Menestrel legenda protagonista, Mendifilmeko Epaimahaiaren Saria irabazi zuena iaz.

THE WURL
Mendiko eskiko erronka eta abentura zoragarri bat Salt Lake Cityn.

ATERPEAN ATERI
Mikel Sarasola piraguista protagonista dela, Ruben Crespok zuzendutako film laburra.

Sarrerak www.arrasate.eus bidez edo leihatilan bertan eskuratu daitezke.

Zarauzko Modelon hiru ostegunetan eskainiko dira mendiko pelikulak, eta sarrerak leihatilan bertan salduko dira saio egunetan.

Maiatzak 13

OUT OF THE BLUE  Mendifilmeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen filma, Seb Montaz zuzendari ezagunarena

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL Zarautzen bizi den Iñaki Peña zaintza aringarrietan espezializatutako sendagileak zuzendutako lana. Solasaldirako Peña bera, eta pelikulan protagonista diren Felix Zubia eta Susana Llavina ere Modelon izango dira.

Maiatzak 20

ATERPEAN ATERI Mikel Sarasola piraguista protagonista dela, Ruben Crespok zuzendutako film laburra.

HARDA THE TOUGH Iazko Mendifilmeko Zuzendari Onenaren saria irabazi zuen Marcin Polarren espeleologia film laburra.

FREE AS CAN BE Mendifilmen Eskaladako Film Onena

EVEREST – THE HARD WAY Iaz Mendifilmen Ikusleen Saria irabazi zuen lana, 1988ko Eslovakiarren Everest hegomendebaldeko saiakera historiko eta tragikoari buruzkoa, Pavol Barabasek zuzendutakoa

Maiatzak 27

HILLARY – OCEAN TO SKY 2020ko Mendifilmeko Sari Nagusia irabazi zuen pelikula, Edmund Hillaryren abentura gogokoena izan zen “Ocean to Sky” espedizioaren kontakizun osoa, Michael Dillon zuzendariaren eskutik.

Share This