PILOTA/EUSKAL SELEKZIOA
Bixintxo Bilbaori gertatutakoa #BerriroGertaEzDadin

Eskabidearen babes modura, atxikimendu zerrenda zabaldu dugu FIPVk Iruñean duen egoitzan aurkezteko.
Halaber, deialdia egin dugu, martxoaren 16an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Arrangoitzen Bixintxo Bilbaok jokatuko duen partidara euskal ikurrekin (Ikurrinarekin zein Nafarroako banderarekin) joateko, Bixintxori elkartasuna adierazi eta gure eskabideen alde egiteko.
→ Eman zure atxikimendua
→ Orain arteko atxikimenduak: [signaturecount id=”1″] #BerriroGertaEzDadin
San Ignacio 0-2 Reala
Reala nagusi izan da Faduran jokatutako VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian. Hartara, finala Erreala eta Athleticen artean jokatuko da, finalaren zelaia eta data oraindik zehazteke daude baina.
Athletic 3-Eibar 1
Athletic izango da VIII. Euskal Herria Kopako finalean, lehen finalerdian Eibarri garaituta. Bigarren finalerdia San Ignacio – Realaren arteko partidan erabakiko da, asteartean Faduran (Getxo).
Mulier 1-San Ignacio 2
San Ignacio taldeak irabazi eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan: Realaren aurka jokatuko du finalerdietan.