ERRUGBIA

Baionako Aviron – London Irish, urtarrilaren 11n

2019/12/29

Baionako Aviron – London Irish, urtarrilaren 11n

Baionako AvironLondon Irish partida euskal errubgiaren festa izango da. Avironek, Scarlets kontrako partidan egin bezala, sarrerak banatuko ditu Euskal Herriko errugbi taldeen artean denak batera bertan izateko. Izan ere, klubeko presidente Philippe Tayeb eta akzionista nagusietako Elie Benmergui oso gustura agertu dira Hegoaldeko zaleen erantzunarekin eta berretsi egin nahi izan dute Euskal Herriko errugbiaren presentzia eta parte hartzea Irish London taldearen kontrako partidan ere.

Abenduaren 7an jokatu zuten Sacarlets taldearen aurkako partida Jean-Dauger zelaian, eta Hegoaldeko zein Iparraldeko klubeko partaideak ere izan ziren bertan, Challenge Cup lehiaketako aukera profitatuz Euskal Herriko errugbiaren batasuna agertu eta aldarrikatzeko, azken batean Baionako Aviron euskal taldeen ordezkaria ere delako txapelketa horretan.

Europako Errugbi Challenge Cup 2019/20 edizioaren lehen fasean ari dira  Baionako Aviron eta  London Irish errugbi taldeak. Txapelketako bigarren multzoan ari dira biak, dagoeneko lau partida jokatu dituzte, eta lehenengo bueltan London Irish 45-31 Baionako Aviron emaitzarekin amaitu zen bien arteko lehia azaroaren 23an.

Errugbia