EUSKAL PILOTA

Bihar jokatuko da erremonteko Binakako finala Galarretan

2019/12/27

Argazkia: berria.eus

Larunbatean jokatuko da Erremonteko Txapelketako Nagusiko binakako finala Galarretan, 15:45tik aurrera.

 

49. edizioa duen Erremonte Binakako Txapelketaren finala ate joka dugu eta bertan Matxin III.a eta Barrenetxea IV.ak, Urriza eta Larrañagaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Bideoa: eitb.eus

Pasa den abenduaren 21ean, finalerdietako ligaxkaren partida jokatu zen, non Matxin III eta Barrenetxea IV-ak Juanenea eta Aspiroz osaturiko bikotea mendean hartu eta finalerako txartela lortu zuten. Finalerdiko ligaxkaren azken partida oso berdindua izan zen. Juanenea eta Azpirozek agindu zuten, nahiz eta berdinketa asko egon lehendabiziko erdian. Amaiera aldera, gorriek 34-35 galtzen zeudelarik azken ahaleginean sei ta hutseko partziala egin eta azkenik 40-35 irabaztea lortu zuten.

Astebete lehenago, abenduaren 14an, Urriza eta Larrañaga izan ziren finalerako sailkatu zirenak. 30 tantu egitearekin nahikoa zuten finalerako txartela lortzeko baina garaipena ere eskuratu egin zuten, Juanenea eta Aspiroz menderatuz. Uste zena baino pardita berdinduagoa izan zen, gorriek 16-6 irabazten jarri ziren eta garaipen erosoa zirudienean aurkariek markagailuari buelta eman eta 35-37 jarri ziren aurretik. Azkenean ordea, gorriek lortu zuten garaipena 40-38 eta finala lehiatuko duten bikoteak erabakita geratu ziren.

ABENDUAK 28 15:45  Galarreta

1. PARTIDUA. Juanenea –Zubiri    Aldabe Azpiroz  30 TANT. 

2. PARTIDUA. Matxin III Barrenetxea IV   Urriza Larrañaga  40 TANT. 

 3. PARTIDUA.  Zeberio II Endika Ansa II Ion  40 TANT.

 4. PARTIDUA. Urrutia II Arruarte  Beñat Garces  30 TANT.

Atzo, Binanako Txapelketaren finalistek, 12:00etan, Galarretan aukeratu zituzten larunbatean jokatuko den finalerako pilotak. Pilota hautaketa bertan, elkarren aurka ariko diren bikoteek estrategia guztiz ezberdinak erabiliko dituztela aditzera eman zuten. Matxin III.a-Barrenetxea VI.ak pilota biziak aukeratu zituzten, joko garaia eta bizkorra nagusitzeko. Urriza-Larrañagak, berriz, pilota motelagoen alde egin zuten, bikote gorriaren guztiz kontrako helburuarekin, jokoa azpitik garatu dadin gehiago.

Dena prest dugu beraz, aurtengo binakako erremonte final haundiaz gozatzeko, ETB1-ek ikuskizuna zuzen-zuzenean emango duelarik.

Share This