FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic – Osasuna, igandean

by | 2022/05/11

Athletic – Osasuna

 

Igandean, maiatzak 15, jokatuko da Athletic-Osasuna, San Mames futbol zelaian. Azken orduko aldaketarekin, 19:30etan hasiko da norgehiagoka. VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta sailkapen faseko azken partida izango da.

Denboraldi honetako Osasuna eta Athletic arteko lehen bueltako partida urtarrilaren 3an jokatu zen Sadarren. Athelticek eraman zituen hiru puntuak: Osasuna 1-3 Athletic

Sailkapena

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren sailkapen faseko azken partida hau jokatu aurretik ere badakigu finalean izango diren taldeak nor izango diren: Athletic-Reala, orden horretan gainera. Izan ere, matematikoki orden horretan geltituko dira eta Athletic izango dugu etxeko taldea finalean, hau da, finala jokatuko den zelaia aukeratu ahal izango duena. Oraingoz, sailkapenean, biak daude 11 punturekin. Athletik, jokatzeko beste partida bat izanik ere, elkarren aurkako emaitzak kontuan  hartuta, Realaren aurretik geldituko da. Horien atzetik, Osasunak sei puntu ditu eta, Alavesek, puntu bi.

Finala

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren finala Athletic-Reala artean jokatuko da, oraindik zehazteke dagoen zelaian eta egunean.

Euskal Herria Txapela

Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan ari diren euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarren aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.

2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, AthleticEibarReala eta Osasuna.

Covid19aren eraginez, IV. Euskal Herria Txapelako finala ateak itxita jokatu zen, denboraldi horretako martxotik aurrerako partida guztiak bezala. Ateak itxita jokatu ziren V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioko partidak ere, eta finala aforo mugatuarekin baina zaleak bertan zirela jokatu zen Irunen, Realaren eta Osasunaren artean. Reala 1-3 Osasuna emaitzarekin amaitu zen, eta Osasuna dugu oraingo txapelduna.

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Reala-Osasuna, bertan behera

Reala-Osasuna, bertan behera

Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta

Reala, nagusi sailkapenean

Reala, nagusi sailkapenean

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, Reala nagusi da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da

Eibar 1-2 Reala

Eibar 1-2 Reala

Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bosgarren partida. Koronabirusi aurre egiteko neurriak direla eta, publikorik gabe jokatu da neurketa

XI. Euskal Herria Kopa | Sailkapena ~ Emaitzak 

2021/22

VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna