FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic 4-0 Eibar, X. EH Kopako finalerdian

2020/09/24

Argazkia: ehkirola.eus

Athletic 4-0 Eibar


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC:
22. A. De La Nava, 12. Oihane, 25. Naroa Uriarte, 21. V. Gimbert, 3. Moraza, 6. Valdezate, 15. Istillart, 14. Eunate, 10. Jone Ibañez, 19. Erika Vázquez, 27. Paula Arana.


EIBAR:
13. Malena, 3. Queralt, 20. Jujuba, 5. Esti, 19. Arola, 10. Ruth, 22. Sheila, 14. Honoka, 16. Mar, 21. Sara, 12. Charity


GOLAK:
1-0: Erika Vazquezek, 48. min.
2-0: Valdezatek, 50. min.
3-0: Aranak, 59. min.
4-0: Erika Vazquezek, 72. min.


EPAILEAK
GALLASTEGI PÉREZ, ARANTZA; Epaile laguntzailea, FERNÁNDEZ ESESUMAGA, IRAGARTZE; Epaile laguntzailea, JIMÉNEZ CARMONA, MARÍA.


BESTELAKOAK
x. Euskal Herria Kopako finalerdia. Ateak itxita jokatu da.

Athletic 4-0 Eibar

 

X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioaren bigarren finalerdian Athletic izan zen garaile. Bigarren zatian nagusitu zitzaion Eibarri, lau gol sartuz.

Bigarren zatian erabaki zuen Athleticek partida, lehengo zatia berdinduta amaitu ondoren, armaginek aukera garbiak izan bazituzten ere. Bigarren zatian, ordea, hamabost minututan hiru gol sartu eta erabakita gelditu zen kanporaketa. Erikak markagailua borobildu zuen 72. minutuan, falta zuzenean harresiaren gainetik baloia atearen eskuadran jarrita.

Finalean, beraz, Athleticek aurre egin beharko dio Realari, IX. Euskal Herria Kopako txapeldunari alegia. Finala igandean jokatuko da, 16:00etatik aurrera, Urritxen (Amorebieta-Etxano). ETB1ek emango du finala zuzenean.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Eibar Osasunaren kontra aritudo da larunbatean, 17:30etatik aurrera, Fanderian (Errenteria).

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:00 ZUBIETA
Reala
2-0Osasunaehkirola.eus
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:30 LEZAMA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2020.09.26
15:30 ERRENTERIA
Eibar0-3Osasunaehkirola.eus
[FINALA]
2020.09.27
16:00 AMOREBIETA-ETXANO
Athletic0-0 (7-8 p.)Realaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Aurrera 0-Eibar 4

Aurrera 0-Eibar 4

VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak  aste honetan jokatuko dira. Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute,  apirilaren 26an,...

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da

  Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria) → berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da Sasoi honetan ere jokatuko da 2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria...