FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

2018/04/25

Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus

Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak  aste honetan jokatuko dira.

Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute,  apirilaren 26an, osteguna, 19:30ean Gasteizko Olaranbe 1 zelaian.  Beste hiru kanporaketa ere jokatuko dira asteburuan, lehen fase honetarako lau multzo osatu dira-eta.

Aurten urrats garrantzitsua eman du Euskal Kopak: joan zen urtean 6 taldek hartu zuten parte eta aurtengoan 13 taldek jardungo dute norgehiagokan.  Txapelketa honek gero eta erakarritasun handiago duen seinale nabaria.

Parte hartuko dute Frantziako ligako Ipar Euskal herriko talderik onenek: Genets eta Aviron Bayonnais; eta Hego Euskal Herrian Espainiako Iberdrola ligan lehen eta bigarren mailan jokatzen duten kasik guztiek: Athletic, Reala, Añorga, Oiartzun, Zarautz, Eibar, Pauldarrak, San Ignacio, Aurrera de Vitoria, Mulier eta Osasuna).

4 multzo egin behar izan dira kanporaketen bidez final erdian lehiatzen hasten diren Reala eta Athleticen aurka nork jokatuko duen erabakitzeko.

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira 17/18ko denboraldian.

Finala, 2018/19-ko aurre denboraldian jokatuko da.

Multzoak eta lehen faseko lehen kanporaketak

1. MULTZOA

2. MULTZOA

3. MULTZOA

4. MULTZOA

Oiartzun

Añorga

Zarautz

Eibar

Aurrera

Genets

Pauldarrak

San ignacio

Aviron Bayonnais

Osasuna

Mulier

1. MULTZOA 
ZarautzOiartzun (Añorga libratzen da). Apirilak 28, larunbata, 12:00,  Asti Txikin (Zarautz)
2. MULTZOA
EibarAurrera (Genets libratzen da ).Apirilak 26, osteguna, 19:30, Olaranbe 1 (Gasteiz)
3. MULTZOA
Aviron BayonaisPauldarrak (San Ignacio libratzen da) Apirilak 29, igandea, 12:00, Avironen zelaian (Baiona)
4. MULTZOA
MulierOsasuna. Apirilak 29, igandea, 18:00, Mulierren zelaian (Iruñea).

 

[2018]  VIII. Euskal Herriko Kopa

1.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA
2018.04.26  [2. multzoa] Gasteizko Aurrera + – + Eibar KE
2018.04.28  [1. multzoa] Zarautz KE + – + Oiartzun KE
2018.04.29  [3. mulzoa] Aviron Bayonnais + – + Pauldarrak 
2018.04.29  [4. multzoa] Mulier FCN + – + Osasuna
2018.05.–  [1. multzoa] Añorga + – + … …. …. …
2018.05.–  [2. multzoa] Genêts d’Anglet + – + … … … … …
2018.05.–  [3. mulzoa] San Ignazio + – + Pauldarrak
2018.05.–  [4. multzoa] ……. + – + ………
2.FASEA TALDEA EMAITZA TALDEA
2018.05/06
 2018.05/06
FINAL ERDIAK TALDEA EMAITZA TALDEA
 2018.06.09/10  Real Sociedad
 2018.06.09/10  Athletic Club
FINALA TALDEA EMAITZA TALDEA
 2018.08.25/26

→ ehkirola.eus: Euskal Kopa
→ wikipedia.org: Emakumezkoen Euskal Herriko Futbol Kopa