EUSKAL PILOTA
Apirilaren 10ean hasiko da Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa
Argazkiak: Bizkaia Frontoia
Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa apirilaren 10ean hasiko da, hamabi palistarekin. Sei bikotek jokatuko duten txapelketak guztira lau jardunaldi izango ditu: lehenengoa Larrabetzuko pilotalekuan izango da eta Bizkaia frontoian jokatuko dira hurrengo partidak, apirilaren 17an eta 24an. Finala 30ean jokatuko da.
Lorea Bilbaok, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, txapelketaren hirugarren edizioaren xehetasunak eman zituen pasa den astean eta, horrekin batera, Aldundiak emakumeen kirolaren aldeko apustua indartu du beste urte batez. Aurkezpenean parte hartuko duten palistetako batzuk ere izan ziren aurkezpenean.
Txapelketa apirilaren 10ean hasiko da Larrabetzuko pilotalekuan 17:00etan, bi partidarekin. Lehenengo partidan Nagore Martinek eta Leire Etxanizek Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatuko dute eta bigarrenean Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka.
Apirilaren 17an izango da txapelketako bigarren jardunaldia, 17:00etan, Bizkaia frontoian, bi partidarekin. Lehenengo partida Amaia Irazustabarrenak eta Mirian Arrrillagak Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatuko dute eta bigarrena, Miren Larrartek eta Itsaso Erasuk Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka.
Gainera, hirugarren jardunaldia apirilaren 24an jokatuko da Bizkaia frontoian, kasu honetan ere 17:00etan eta bi partidarekin. Lehen partida Nagore Martinek eta Leire Etxanizek jokatuko dute Amaia Irazustabarrena eta Mirian Arrrillagaren aurka. Hirugarren jardunaldiko bigarren partida Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Miren Larrarte eta Itsaso Erasuren aurka jokatuko dute. Finala apirilaren 30ean izango da Bizkaia frontoian.
Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa Bizkaia frontoiko Facebook bidez jarraitu ahal izango da, oraindik ez baitago baimenduta gaur egungo kirol ekitaldietan jendeak ikusle moduan parte hartzea. Gainera EITBk finala eskainiko du.
Plazandreak Txapelketako finala, astelehenean
Finalak abuztuaren 2an jokatuko dira Zornotzako pilotaleku eraberrituan, arratsaldeko 19.30etatik aurrera
Santio Txapelketako finalak jokatu ziren asteazkenean Villabonan
Gazteen mailan Olaizola eta Sorondo, eta nagusien mailan Urmeneta eta Aranguren izan ziren txapela jantzi zutenak
Emakumeen I. Pilota Masterreko lehen jardunaldia jokatu zen igandean
Haizea Salanueva-Irati Ruiz de Azua eta Ane Ibañez–Saez Arzamendi bikoteak nagusitu ziren