FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[A multzoa • FINALA] Athletic – Alaves, abuztuaren 29an, Zarautzen
![ATHLETIC alaves w1](https://ehkirola.eus/wp-content/uploads/2021/08/ATHLETIC-alaves-w1-1.jpg)
XI. Euskal Herria Kopako ‘A Multzoko’ finalean arituko dira Athletic eta Alaves, finalerdietan Eibar eta Reala garaitu ondoren
Finala Asti futbol zelaian jokatuko da, Zarautzen, abuztuaren 29an, igandearekin, 16:00etan hasita. ETB1ek zuzenean emango du partida osorik.
Final berria izango da. Orain arteko Euskal Herria Kopa final guztietan Athletic eta Reala izan dira, baina Alavesek 3-4 garaitu du Reala finalerdietan, Loinazen jokatutako finalerdian, eta finalean izango da lehen aldiz.
Athletic, bere aldetik, 4-0 nagusitu zen Eibarren aurka, Faduran.
Sarrerak
Aforoa mugatua izango da.
Sarreraren prezioa: 8€.
Doan izango dira Zarautz futbol taldeko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dena dela, aforo kontuak direla eta, sarrera eskuratu beharko dute.
8 €ko sarrerak erosteko / doanekoak eskuratzeko, hemen:
Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2021.08.22 12:00 LOINAZ | Reala | 3-4 | Alaves | ehkirola.eus |
2021.08.22 12:00 FADURA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.28 18:00 OÑATI | Reala | 2-1 | Eibar | ehkirola.eus |
2021.08.29 16:00 ZARAUTZ | Athletic | 2-1 | Alaves | ehkirola.eus |
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
MUTILBEITI | Mutilvera | 1-5 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AÑORGA | Añorga | 9-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
SAN IGNACIO | San Ignacio | Ø | Gasteizko Aurrera | ehkirola.eus |
San Ignacio | San Ignacio | 0-2 | Añorga | ehkirola.eus |
Oiartzun | Oiartzun | 0-2 | Bizkerre | ehkirola.eus |
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA | Bizkerre | 0-1 | Añorga | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
XIII. EHKopa: Osasuna 1-5 Athletic
Azkeneraino lehiatu behar izan du Athleticek ‘A’ maileko finaleko txartela eskuratzeko
XIII. EHKopa: Arratia 0-2 Reala B; Eibar C 0-2 Athletic C; eta Berriozar 1-1 San Ignacio
Emaitza hauekin, San Ignacio – Athletic C artean jokatuko da ‘B’ maileko finalerako txartela, abuztuaren 26an
XIII. EHKopa, abuztuak 20: Osasuna – Athletic, Mendigorrian
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, igandean. Sarrera, 8 €