HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia bihar Dulantzin

by | 2020/01/31

Argazkiak: egursport.com

Larunbatean Dulantzin, 600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira zortzinakako Euskal Herriko sokatira txapelketan

 

Pasa den larunbatean Idiazabalen, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumeen 540 kiloko txapelak Beti Gazte lesakarrek jantzi ondotik, asteburu honetan txapelketako beste jardunaldi bat lehiatuko da Dulantzin.

Arratsaldeko bostetan hasita, Dulantziko kiroldegian gizonezkoen 600 kiloko kategorian eta emakumezkoen 500 kilokoan arituko dira nor baino nor sailkapen orokorrerako puntuak pilatu nahian.

Gizonezkoen lehian, hurrengo taldeak arituko dira: Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta. 600 kiloko kategoria honetako finala otsailaren 8an izango da Ibarran.

Emakumezkoen lehian aldiz, honako taldeak izango dira: Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi. Beste bi jardunaldi geratzen zaizkie 500 kiloko kategoriako emakumezkoei, hurrengoa otsailaren 8an Ibarran eta azkenekoa otsailaren 15ean Berrizen.

Hurrengo jardunaldien egutegia:

-Otsailaren 8an Ibarran, 600 kiloko gizonezkoak (azken egunak) eta 500 kiloko emakumezkoen txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.

Talde partehartzaileak:

Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.

Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.

Sokatira jardunaldia Berriozarren

Sokatira jardunaldia Berriozarren

560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten