ARRAUNA
Zierbena eta Hibaika, garaile Portugaleteko Jeitsieran
Portugaleteko X. Traineruen Jaitsiera, euskal uretan jokatu den arraun denboraldiaurreko lehen proba, pasa den igandean lehiatu zen, non Hibaika eta Zierbena nagusitu ziren.
Guztira 46 traineruk hartu zuten parte (jubenilletako 3, beteranoen mailan 13, senior gizonezkoetan 19 eta senior emakumezkoetan 11), horietatik 6 Eusko Label Ligakoak izanik. Eguerdiko 12:30ean Nerbioi ibaian hasi zen proba eta bertan ibilbidea bete behar izan zuten erlojupekoan, hau da, banaka irteten minutuko aldearekin. Lehenak uretaratzen beteranoak izan ziren, gerora senior emakumezkoak atera ziren, eta ondoren jubenillak (San Juan, Santurtzi eta Deusto) eta senior gizonezkoak.
Gizonezko seniorretan, Zierbenaren B ontzia nagusitu zen 5.500 metroko eremuan, zortzi hamarren atera zizkiolarik Donostiarra A traineruari eta 13 segundo Ondarroari. Jarraian, Isuntza, Zierbena A, Arkote, Getaria, Donostiarra B, Deusto, Kaiku A, Zumaia, Busturialdea, Hondarribia, Hibaika, Castreña, Portugalete, Kaiku B, Mutriku eta Colindres sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Emakumezkoen proba nagusian berriz (4.000 metro), Hibaikak ia bi segundoan gainditu zuen Deusto A, eta lau segundoan Ondarroa. Hondarribiak, Castreñak, Isuntzak, Hernanik, Portugaletek, Deustu Bk, Mundakak eta Malagako Mediterraneoak osatu zuten sailkapena.
SAILKAPENAK:
Emakumezkoetan:
1 – Hibaika (13:54,9)
2 – Deusto A (13:56,5)
3 – Ondarroa (13:58,8)
4 – Hondarribia (14:02,2)
5 – Castreña (14:23,3)
6 – Isuntza (14:25,3)
7 – Hernani (14:32,6)
8 – Portugalete (14:38,6)
9 – Deusto B (14:44,8)
10 – Mundaka (14:59,7)
11 – R.C. Mediterraneo (17:11,8)
Gizonezkoetan:
1 – Zierbena B (18:24,4)
2 – Donostiarra A (18:25,2)
3 – Ondarroa (18:38,0)
4 – Isuntza (18:57,3)
5 – Zierbena A (19:00,1)
6 – Arkote (19:03,7)
7 – Getaria (19:07,6)
8 – Donostiarra B (19:07,7)
9 – Deusto (19:13,5)
10 – Kaiku A (19:21,7)
11 – Zumaia (19:23,2)
12 – Busturialdea (19:31,2)
13 – Hondarribia (19:31,6)
14 – Hibaika (19:33,7)
15 – Castreña (19:35,8)
16 – Portugalete (19:36,9)
17 – Kaiku B (19:37,2)
18 – Mutriku (19:41,1)
19 – Colindres (21:04,0)
TKEk udako arraun denboraldiko egutegia aurkeztu du
Eusko Label zein Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon
Hondarribiko Traineru Jeitsiera lehiatu zen larunbatean
Emakumezkoen mailan Orio nagusitu zen eta gizonezkoetan Donostiarrak eraman zuen bandera etxera
Orio eta Bermeo, garaile Oriaren jaitsieran
78 ontzik eta milatik gora arraunlarik parte hartu zuten estropadaren 28. edizioan