ARRAUNA

TKEk udako arraun denboraldiko egutegia aurkeztu du

by | 2022/04/02

Denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, TKEeko bazkideek udako arraun denboraldiko egutegia onartu dute

 

Eusko Label Ligak aurkeztu berri du datorren denboraldirako egutegia, 20. edizioa beteko duen urtekoa alegia. Hogei jardunaldi izango dira, Galiziako, Kantabriako eta, batez ere, Euskadiko uren artean banatuta. Zehazki,  lau jardunaldi lehiatuko dira Galizian, bat Kantabrian, eta gainerakoak euskal uretan.

Txapelketak estreinaldia berreskuratuko du Bilbon, erlojupeko formatuarekin, uztailaren 2an, eta amaiera ohikoa izango du Bermeon eta Portugaleten, irailaren 19an eta 20an. Berritasunen artean, Getariako estropada-eremuaren debuta eta Getxoko estropada-tokiaren aldaketa nabarmentzen dira, portu berrian jokatuko baita. Zierbena, Sestao, Santurtzi, Lekeitio eta Ondarroa izango dira Bizkaiko gainerako egoitzak.

Era berean, Euskotren Ligako egutegia ere onartu zen. Emakumezkoen arraunketa maila gorenak hamalau jardunaldi izango ditu, aurreko denboraldian baino bi gehiago. Arraun Lagunak uztailaren 2an hasiko da tituluaren defentsan, Bilbon, eta txapelketa abuztuaren 21ean amaituko da Zarautzen.

Batzarrean onartutako beste berritasun bat Fan Zonaren itzulera izan zen. Zaletuek estropadetan izan ohi duten bilguneak, pandemiaren ondorioz bi urte hauetan falta izan denak, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropada eremuen inguruak ontzien koloreekin tindatuko ditu berriro.

Honakoa da TKEk denboraldi honetarako onartutako egutegia:

Uztailak 2  Bilbao

Uztailak 3  Donostia

Uztailak 9   A Coruña

Uztailak 10  A Coruña

Uztailak 16  Orio

Uztailak 17  Zierbena

Uztailak 23  Sestao

Uztailak 24  Santurtzi

Uztailak 30  Getxo

Uztailak 31  Lekeitio

Abuztuak 6  Hondarribia

Abuztuak 7  Getaria

Abuztuak 13  Ondarroa

Abuztuak 14  Castro Urdiales

Abuztuak 20 Zarautz

Abuztuak 21  Zarautz

Abuztuak 27  Ares

Abuztuak 28  Boiro

Irailak 17  Bermeo

Irailak 18 Portugalete

Share This