LASTERKETAK
Zarauzko Triatloia, data berriaren bila
Zarauzko Triatloiaren antolakuntza data berri bat bilatzeko lanean ari da
Zarauzko Triatloia 1987. urtetik jarraian ospatzen da, Getaria-tik abiatu eta Zarautz-en amaitzen delarik. Aurtengoa, 34. edizioa, ekainaren 13an egitekoa zen baina koronabirusaren ondorioengatik ez dago batere argi ezarritako data mantendu ahalko den azkenean.
Duela egun batzuk, antolakuntzak oharra kaleratu zuen azken erabakia apirilaren 13an hartuko dutela jakinaraziz. Zarauzko Triatloi Elkarteak dioenaren arabera, une honetan, aukera guztiak daude mahai gainean: data berri batean jokatzea, parte hartzaileei dirua itzultzea edo 2021 urterako dortsala gordetzea. Bien bitartean, izen ematea ezeztatzeko segurua hartu ez zuten triatletentzat epe berria zabalduko dute, apirilaren 18ra arte.
Dena den, ekainaren 13an ospatzeak dituen zailtasunak direla medio, ia ziurtzat jo daiteke triatloia ez dela aurreikusitako datan lehiatzerik izango eta dagoeneko data berri bat lortzeko lanean ari da elkartea, Zarauzko Udalarekin eta erakundeekin elkarlanean.
Zarauzko Triatloiaren ibilbideak
2.9 Km igerian:
Getariatik Zarautzerako itsasaldi hau itsaso zabalean egiten da
78 Km bizikletan:
Parte hartzaileek bi buelta eman beharko dizkiote 26 kilometroko zirkuitu bati, eta buelta bat 25 kilometroko beste bati.
Oinezko lasterketa 21 KM:
Zarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbideak tauletako igarobide ezaguna izango du.
Iazko edizioa
2019an Zarauzko Triatloiaren 33. edizioa jokatu zen, Nan Oliveras eta Judith Corachán garaileak izan zirelarik.
Gizonezkoetan Nan Oliverasek irabazi zuen triatloia, helmuga 3:53:32 denbora lortuta zeharkatu ostean. Bigarren sailkatua Eneko Llanos izan zen (3:54:14) eta hirugarren Ander Okamika (3:56:15).
Emakumezkoetan Judith Corachán izan zen garailea, froga 4:22:10 denborarekin bukatu ostean. Bigarren Emma Bilham izan zen (4:24:10) eta hirugarren Anna Noguera (4:25:42).
Parte hartzaileen datuei dagokionez, 33. Edizioan 702 lagun aritu ziren eta inoiz baino emakumezko gehiago (90). Denera 40.000 ikusle inguru elkartu ziren zirkuituko puntu ezberdinetan eta antolakuntza lanetan 400 bolondres aritu ziren.
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...
Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...