LASTERKETAK

Zarauzko Triatloia bertan behera geratu da

by | 2020/06/12

Azkenean, Zarauzko Triatloia bertan behera uzteko erabakia hartu du antolakuntzak, ekitaldian ezin delako segurtasuna bermatu

 

Zarauzko Triatloia ekainaren 13an zen ospatzekoa berez, baina Covid19 gaitzak sorturiko egoeraren ondorioz, apirilean bertan proba atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Halaber, ekainaren 10a jarri zuten data berria ezartzeko epe muga bezala, eta ordurako soluzioren bat topatzea ezinezkoa balitz, proba bertan behera geldituko zela adierazi zuten.

Triatloia irailean lehiatzeko aukera mahai gainean egon bada ere, orain, azken erabakia hartzeko adostutako eguna iritsita, Zarauzko Triatloi Elkarteak 2020ko Zarauzko Triatloia bertan behera uzteko erabakia hartu duela jakinarazi berri du prentsa ohar baten bitartez.

Aipatu duten arrazoi nagusia, Zarauzko Triatloia osatzen duten ikusle, bolondres eta triatleten segurtasuna ezin dutela bermatu izan da, triatloia aurrera eramateko ziurgabetasunaren aurrean erabaki hori adostu dela gaineratu dutelarik.

Ohar berean aditzera eman dutenez, probaren 34. edizioa 2021ko ekainaren 12an izango da, eta 2020ko edizioan dortsala zuen orori 2021ko ediziorako gordeko zaio.

Dena den, 2020ko dortsala izan eta 2021ko dortsalari uko egin nahi dionak, ordaindutakoaren %100a jasotzeko aukera izango du, 10 eguneko epean  diruaren itzulketa eskatzen badu.

Oharra amaitzeko, 2021an ezagutzen dugun Zarauzko Triatloiaz gozatzeko aukera izan dezagula desiatzearekin batera, aldez aurretik barkamena eskatzen du antolakuntzak eragindako eragozpenengatik.

Zarauzko Triatloiaren ibilbideak

2.9 Km igerian:

Getariatik Zarautzerako itsasaldi hau itsaso zabalean egiten da

78 Km bizikletan:

Parte hartzaileek bi buelta eman beharko dizkiote 26 kilometroko zirkuitu bati, eta buelta bat 25 kilometroko beste bati.

Oinezko lasterketa 21 KM:

Zarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbideak tauletako igarobide ezaguna izango du.

Iazko edizioa

2019an Zarauzko Triatloiaren 33. edizioa jokatu zen, Nan Oliveras eta Judith Corachán garaileak izan zirelarik.

Gizonezkoetan Nan Oliverasek irabazi zuen triatloia, helmuga 3:53:32 denbora lortuta zeharkatu ostean. Bigarren sailkatua Eneko Llanos izan zen (3:54:14) eta hirugarren Ander Okamika (3:56:15).

Emakumezkoetan Judith Corachán izan zen garailea, froga 4:22:10 denborarekin bukatu ostean. Bigarren Emma Bilham izan zen (4:24:10) eta hirugarren Anna Noguera (4:25:42).

Parte hartzaileen datuei dagokionez, 33. Edizioan 702 lagun aritu ziren eta inoiz baino emakumezko gehiago (90). Denera 40.000 ikusle inguru elkartu ziren zirkuituko puntu ezberdinetan eta antolakuntza lanetan 400 bolondres aritu ziren.

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik