MENDI LASTERKETAK

Zaid Ait Malek eta Denisa Dragomir nagusi Gorbeia Suzien lasterketan

by | 2021/09/27

Iazko ekitaldia bertan behera geratu ondoren, pasa den igandean Gorbeia Suzien mendi lasterketa jokatu zen berriro, Arratiako ibarrean lehiatzen den proba ezagunaren zortzigarren edizioa burutu zelarik, hain zuzen ere.

Aurten ere, antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte. Lasterketa nagusiak (International Skyrunning Federation-ek antolatutako Skyrunner World Series eta Salomon-en Golden Trail National Series zirkuituetarako baliagarria) 31 kilometroko luzera eta 2.400 metroko desnibel positiboa izan zituen, besteak beste, Gorbeia (1.481 metro) eta Aldamin (1.362 metro) mendiak igo behar izan zituztelarik. Ibilbide laburrak berriz 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa zituen.

Zortzigarren ekitaldi honetako lasterketa nagusiari goizeko hamarretan eman zitzaion hasiera, orotara 600 lehiakide aritu zirelarik bertan.

Gizonezkoen kategorian, Zaid Ait Malek zen faborito nagusia eta ez zuen hutsik egin, 3:03:40 denbora eginda helmugaratu zelarik marokoarra. Ander Iñarra lezoarra bigarren izan zen, irabazlearengandik 2 minutu eta 30 segundora eta hirugarrena Ben Kimtai keniarra geratu zen 2 minutu eta 53 segundora.

Nesken kategorian ere ez zen ezustekorik izan. Denisa Dragomir errumaniarrak irabazi zuen 3:39:47 denborarekin, Onditz Iturbe barakaldoarra bigarren izan zen 5 minutu eta 15 segundora eta Lide Urrestarazu ordiziarra hirugarren 5 minutu eta 30 segundora.

Gizonezkoak

1- Zaid Ait Malek 3 ordu 3 minutu eta 40 segundo
2- Ander Iñarra 3 ordu 6 minutu eta 10 segundo
3- Ben Kimtai 3 ordu 6 minutu eta 33 segundo


Emakumezkoak

1- Denisa Dragomir 3 ordu 39 minutu eta 47 segundo
2- Onditz Iturbe 3ordu 45minutu eta 2 segundo
3- Lide Urrestarazu 3 ordu 45 minutu eta 17 segundo

Lasterkarien artean, euskal selekzioko korrikalari gehienak egon ziren (besteak beste: Oihana Kortazar, Oihana Azkorbebeitia, Onditz Iturbe eta Imanol Goñi), partehartze bikaina izan zutelarik: Lide Urrestarazuk emakumezkoen 3. postua lortu zuen, Oihana Azkorbebeitiak laugarrena, eta Ander Iñarrak  2.postua gizonezkoetan.

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...