EUSKAL PILOTA
Xistera Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak
Argazkia: naiz.eus
Larunbatean jokatu dira Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan Xistera Zirkuituko hiru final, 17.00etatik aurrera, harmailak beteta eta giro ezin hobeagoan.
Ekitaldia goizez hasi da, 10.00etatik aurrera umeen topaketak jokatu baitira inguruko pilotalekuetan, egun osoko pilotaren jai apartekoa osatuz.
Xistera proiektua zesta-puntari bultzada emateko egiten ari den lan mardularen adibide ona izan ziren larunbatean Markinan jokatu ziren Xistera Zirkuituko finalak. Izan ere, maila nagusietako txapelak erabakitzeaz gain, egun osoko pilota jai jendetsua antolatu zuten inguruko beste herri batzuekin batera.
2019ko Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak ?⚾️?https://t.co/SbzW42KPVJ El Circuito 2019 ya tiene a los primeros campeones ?⚾️? https://t.co/TiC2o3332q
Le Circuit 2019 a déjà les premiers champions ?⚾️? https://t.co/i4d4GQMhsb #Xistera19 #MarkinaXemein #LeaArtibai pic.twitter.com/SIeYNCpEEO— Xistera (@xistera_kluba) December 23, 2019
Neskak: Aldazabal – Calvo 0 / Merino – Lizardi 2 (10-15 eta 13-15)
Aurrena jokatu zen finala emakumezkoena izan zen, nesken artean zesta-punta ezagutarazi eta indartzea baita proiektuaren ardatzetako bat, eta bertan Aldazabal eta Calvo, Merinoren eta Lizardiren aurka neurtu ziren. Lehen jokoan zortzinako berdinketara arte, gauzak estu joan ziren, baina hortik aurrera bikote irabazleak eroso eskuratu zuen garaipena. Bigarren jokoan gauzak estu joan ziren, baina urdinek errenta txiki bat hartu zuten, eta hori kudeatzen primeran jakin zuten amaierararte.
Mutilak, 2. Maila: Ibañez – Olazagazti 0 / Vidal – Atain II 2 (10-15 eta 11-15)
Ondoren iritsi da mutilen Bigarren Mailako finala. Bertan, Ibañez eta Olazagazti, Vidalen eta Atain II.aren aurka aritu dira. Vidalek eta Atain II.ak nagusitasun osoz irabazi zuten Bigarren Mailako finala. Lehen jokoan nagusi izan ziren hasieratik eta lehen puntua eskuratu zuten .Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen eta nahiz eta hamargarren tantotik aurrera gauzak estutu azkenean gorriek ez zuten barkatu eta txapela jantzi zuten.
Mutilak, 1. Maila: Antxon – Goixerri 2 / Gonzalez – Manci 0 (15-13 eta 15-13)
Azkenik, mutilen maila nagusiko finalaren txanda izan zen. Antxon eta Goixerri, Gonzalezen eta Manciren aurka aritu dira. Iaz Antxonek eta Mancik irabazi zuten, aurten elkarren aurka aritu dira ordea. Lehen jokoan urdinak bikain hasi ziren 1-5 aurreratu ziren baina13nako berdinketara ailegatu ziren bi bikoteak, azkenean Antxonek eta Goixerrik lehen puntua erdietsi zutelarik. Bigaren jokoan gauzak estu hasi ziren, eta amaiera aldera ere berriro estutu baziren ere, azkenean Antxonek eta Goixerrik ez zuten barkatu eta garaipena lortu zuten.
Xisterako urteko azkeneko jaialdia Noaien izango da larunbatean, Bidezarra pilotalekuan, 17.00etan. Han, Xistera Zirkuituko Hirugarren eta kadete mailako finalerdiak jokatuko dira eta baita Interjaikoak ere. Irabazleek urtarrilean Donostiako Karmelo Baldan jokatuko dituzte finalak.
Ostiralean abiatuko da Banakako Pala Txapelketa
Urtarrilaren 28tik martxoaren 19ra jokatuko da eta InnPala-ko hamar palista arituko dira lehian
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Martin-Huizi eta Irazustabarrena-Etxaniz bikoteak neurtuko dira finalean hilaren 30ean
Juaneneak Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du finalerdia
Aritz Zubiriren aurka 30-17 irabazi ondoren