FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
X. Euskal Herria Kopako aurkezpena: finalak eta bigarren fasea
Argazkia: ehkirola.eus
X. Euskal Herria Kopako finala, Urritxen, eta bigarren fasea
Aurkezpen ofiziala egin da gaur goizean Urritxen futbol zelaian. Bertan izan dira Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Zinegotzi Ainhoa Salterain, Real Sociedadeko kirol zuzendari Garbine Etxeberria, Athletic Clubeko kirol zuzendari Joseba Agirre eta Euskal Herria Kirola elkartearen izenean, Kike Zurutuza.
Ainhoa Salterainek adierazi du harro dela berdintasunaren ildoan Euskal Herria Kopa Amorebieta-Etxanon jokatzeaz eta eskerronak eman dizkie antolatzaileei eta finalean arituko diren klubei. Garbine Etxeberria oso pozik dagoela azaldu du, baldintza hauetan izanik ere Euskal Herria Kopa jokatzen delako. Iazko edizioaren kopari eusteko ahalegin guztiak egingo dituztela, ilusio handia egiten diela Euskal Herria Kopa irabazteak eta, gaineratu du, jokatzeko gosez direla, txapelketa honek aritzeko aukera ematen diela ere eta eskerrak eman dizkie antolatzaileei. Joseba Agirrek ere pandemiaren kezken gainetik lehiaketa jokatuko delako pozik agertu da, joan zen urtean ez zutela irabazi eta gogo handiaz direla txapela berreskuratzeko. Eskerrak eman dizkie antolaketan dabiltzan guztiei. Jokatzeko irrikitzen daudela, baina, azpimarratu du penagarria dela futbolean ikuslerik gabe lehiatu beharra.
X. Euskal Herria Kopa honen nondik norakoak azaldu ditu Zurutuzak. Aurten Covid-19 pandemiaren baldintzapetan jokatu behar izan da, antolakuntzako eginbeharrak ere aldatu egin ditu eta azkenean formato berria egokitu baina, horixe azpimarratu du, jokatu jokatzen ari da, finalak asteburu honetan, eta bigarren fase bat hilaren amaiera, urriaren hasieran.
Hona hemen Zurutuzak Euskal Herria Kirola elkartearen izenean esandakoak:
Hemen gaituzue X. Euskal Herria Kopa aurkezten. Nire ondoan, Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Zinegotzi Ainhoa Salterain, Real Sociedadeko kirol zuzendari Garbine Etxeberria, Athletic Clubeko kirol zuzendari Joseba Agirre, eta ni neu Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza.
Aurkezpenetan bukaeran izaten dira esker oneko hitzak, Baina guk gaur hasieran esan nahi ditugu. Izan ere, oso urte berezia eta zaila izan da aurtengoa. Denok dakikizkigun arrazoiengatik. Baina halere lortu dugu. X. Euskal Herria Kopa egiten ari da, egingo da bere osotasunean, eta hori askoren lan ixilari esker izango da.
Esker beroenak eman nahi dizkiogu; Sondikako klubari, hasieratik izan duen konpromisoagatik, Gipuzkoako Touring klubari, Arabako Amurriori, Leitzako Aurrerari, Iparaldean lanean aritu den Alexi, eta Baionako Avironi, baita ere saiatu arren laguntza ematerik izan ez duten klub eta pertsona guztiei… ezer baino lehen, gure esker beroenak.
Izan ere, oztopoak oztopo, guztien ahaleginari esker, X. Euskal Herria Kopa egin egingo da. Egiten ari da bere osotasunean.
Aldaketak ere badira, ordea. Funtsean bi aldaketa nagusi izango ditu aurtengo Kopak:
1.- Formatoa. Ohikoa izan da kopa honetan kanporaketa fase bat egin eta ondoren finalerdiak eta finala egitea. Baina oraingoan halabeharrez alderantziz izango da. Lehenik final erdiak eta finalak izango dira eta ondoren hurrengo urteko sailkapenerako balioko duen kanporaketa.
Jokatu dira final erdiak: Realak Osasunaren aurka, Athleticek Eibarren aurka eta orain finala jokatuko dute Athelticek eta Realak Urritxen, irailaren 27an arratsaldeko 4etan Amorebietan, eta euren kanporaketa Eibar eta Osasunak Errenteriako Fanderian, arratsalseko 5:30 etan. ETB1ek zuzenean emango du finala.
Baina kanporaketa faseak ere aurrera darrai. Lapurdiko Baionako Aviron eta Angeluko Genêts-ek; Nafarroako Mulier, Berriozar eta Osasunak; Arabako Alaves eta Aurrera de Vitoriak, Bizkaiako San Ignaciok, eta Gipuzkoako Oiartzun, eta Añorgak ere kanporaketak jokatuko diuzte irailaren 27tik, urriaren 11 arte, datorren urteko XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioaren sailkapen fase modura.
2.- Babesa. Aurtengoa Euroeskualderen babespean egingo da. Euroeskualdea Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarrroak osatzen dute. Euroeskualdeak helburu estrategiko du lurralde ezberdinetako kirol jarduerak sustatzea, eta txapelketa hau bere babespean egingo da.
Beraz oztopoak oztopo bere osotasunean egingo da X. Euskal Herria Kopa.
Eskerrik asko, igandean ikusiko gara, ezinbestean ETB1ean.
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2020.09.23 18:00 ZUBIETA | Reala | 2-0 | Osasuna | ehkirola.eus |
2020.09.23 18:30 LEZAMA | Athletic | 4-0 | Eibar | ehkirola.eus |
2020.09.26 15:30 ERRENTERIA | Eibar | 0-3 | Osasuna | ehkirola.eus |
2020.09.27 16:00 AMOREBIETA-ETXANO | Athletic | 0-0 (7-8 p.) | Reala | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Real eta Athleticen entrenatzaileen finalaren inpresioak
Unai Gazpiok eta Juan Luis Fuentesek, Reala eta Athleticeko entrenatzaileek hurrenez hurren, Beasaingo finalaren inpresio batzuk bota dizkigute. https://www.youtube.com/watch?v=MGtUhENFY9o
[BIDEOA] Euskal Herriko nesken zangobaloi txapelketa
[ kanaldude.eus 2011.10.26] Lehen aldikotz, “Euskal Herria Kirola“ deitu ekimena ospatua izan da 2011an, Euskal Herri osoko kirol taldeen arteko txapelketa