EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Antiguako pilota Txapelketako finalistak zehaztu dira
Txapelketako 73. edizioko finalak datorren larunbatean, irailak 4, jokatuko dira goizeko 11etan
Joseba Larralde, Maud Combarieu eta Maike Cuenca, Saran nagusi
Joseba Larralde eta Maud Combarieuk irabazi zuten Sarako Kontrabandisten lasterketa eta Maike Cuencak Sorgina Trail lasterketa
Euskadiko Sega Txapelketa irabazi du Julen Gabirondok
Xabier Zaldua izan zen bigarrena, Jon Otegi hirugarrena, Mikel Lizartza laugarren eta azken postuan geratu zen David Mariñelarena