EUSKAL PILOTA

Antiguako pilota txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean

2021/09/06

Antiguako Pilota Txapelketaren 73. edizioko finalak jokatu ziren pasa den larunbatean, irailak 4, emozio haundiko jardunaldi batean, Antiguako ikuslegoan txalo zaparradak eragin zituena.

Hasiera paregabea izan zuen finaleko jaialdiak: izar egina dena, izar izan nahi duenaren aurka. Honi guztiari izenak ipinita: Olatz Arrizabalaga, Laia Salsamendiren kontra. Erakustaldi bikaina eskaini zuten bi pilotariek lehia estu batean, azkenean lau tantoko abantailarekin erabaki zena Laia Salsamendiren alde (18-14).

Erasoan gogor hasi zuen lehia Arrizabalagak eta markagailuan 0-6 aurreratzea lortu zuen baina Salsamendik eutsi egin zion eta partidua berdintzea lortu. Hortik aurrera, partidu borrokatua izan zen, eta azken txanpako tanto erabakigarrietan Arrizabalagaren huts egiteek erabaki zuten norgehiagoka.

14 urte izanik ere, pilotaren zeru-sabaira izar berri bat igo dela esateko garaia da. Salsamendik iada badaki non dagoen, nora ailegatu den, desafio berriak sortuko zaizkiola ere begien bistan daukaโ€ฆ eta argi esan daiteke puska baterako txapelduna badugula.

Promesen mailako finalean, Igoa eta Ugartemendia 11-22 nagusitu ziren Oskoz eta Santamariaren aurka. Isil isilean ailegatu ziren finalera txapeldunak eta azken partidan ongi orekatutako bikotea osatzen dutela erakutsi zuten uneoro. Beste modu batera esanda, Etxarri-Aranatzen jaiotako aurrelaria eta Alkizako atzelariari irabazteko gogotik jokatu behar dela argi erakutsi zuten.

Hirugarren partidan โˆ’nagusien mailakoan, alegiaโˆ’ 19na berdinduak egon ondoren, Mata-Aizpururen aldera erori zen garaipena (22-19), Exposito-Irazustabarrenaren aurkako lehian. Irabazleak aurretik jarri ziren 13-6 baina urdinek suspertu egin ziren eta markagailua berdintzea lortu zuten. 19na ados zeudela, hiru pilota, erreskadan galdu zituen Expositok eta horrek finala erabaki zuen.

Antiguako pilota txapelketako 73. edizioko txapeldunak

-Emakumezkoak: ๐—Ÿ๐—”๐—œ๐—” ๐—ฆ๐—”๐—Ÿ๐—ฆ๐—”๐— ๐—˜๐—ก๐——๐—œ

-Promesak: ๐—๐—ข๐—ฆ๐—จ ๐—œ๐—š๐—ข๐—” ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—š๐—ข๐—ฅ๐—ž๐—” ๐—จ๐—š๐—”๐—ฅ๐—ง๐—˜๐— ๐—˜๐—ก๐——๐—œ๐—”

-Nagusiak: ๐—จ๐—ก๐—”๐—œ ๐— ๐—”๐—ง๐—” ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—๐—จ๐—Ÿ๐—˜๐—ก ๐—”๐—œ๐—ญ๐—ฃ๐—จ๐—ฅ๐—จ

Antiguako pilota txapelketako 73. edizioko banakako sariak ondorengoek irabazi zituzten

“๐—”๐—ก๐—ง๐—ข๐—ก๐—œ๐—ข ๐— ๐—”๐—œ๐—ญ ๐—ข๐—ฅ๐—ข๐— ๐—˜๐—ก๐—˜๐—ญ๐—ž๐—ข๐—”” saria (Etorkizun handiena ikusten zaion pilotaria) ๐—๐—ข๐—ฆ๐—จ ๐—œ๐—š๐—ข๐—”

“๐—–๐—”๐— ๐—œ๐—ก๐—ข ๐—”๐—š๐—œ๐—ฅ๐—ฅ๐—˜” saria (Txapelketan zehar dotoreziaz portatu den pilotariari): ๐—š๐—ข๐—ฅ๐—ž๐—” ๐—จ๐—š๐—”๐—ฅ๐—ง๐—˜๐— ๐—˜๐—ก๐——๐—œ๐—”

“๐—ž๐—ข๐—ง๐—œ๐—ฆ๐—”๐—Ÿ” saria (Promesa mailan, finalean nabarmendu zen pilotaria): ๐—š๐—ข๐—ฅ๐—ž๐—” ๐—จ๐—š๐—”๐—ฅ๐—ง๐—˜๐— ๐—˜๐—ก๐——๐—œ๐—”

“๐—”๐—ก๐—ง๐—ญ๐—”๐—ฅ๐—” ๐—ง๐—”๐—•๐—˜๐—ฅ๐—ก๐—”” saria (Nagusien mailan, finalean nabarmendu zen pilotaria): ๐—๐—จ๐—Ÿ๐—˜๐—ก ๐—”๐—œ๐—ญ๐—ฃ๐—จ๐—ฅ๐—จ

“๐— ๐—ข๐—ฌ๐—จ๐—”” saria (Finaleko gipuzkoarrik onenari): ๐—›๐—ข๐——๐—˜๐—œ ๐—˜๐—ซ๐—ฃ๐—ข๐—ฆ๐—œ๐—ง๐—ข

Share This