FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Walking Footballeko euskal selekzioak nazioarteko ibilbideari ekingo dio

by | 2021/10/27

Euskal selekzioak +50 eta +60 urteko kategorietan bere nazioarteko lehen bi partidak jokatuko ditu datorren larunbatean Ingalaterraren aurka

 

Euskadiko Futbol Federazioaren babesarekin sortu berri den Walking Footballeko Euskal Selekzioak urriaren 30ean hasiko du bere ibilbidea Lezamako 8. zelaian, orainarte galdu gabe dagoen Ingalaterrako selekzioaren aurka. Guztira bi partida izango dira + 60 urteko eta + 50 urteko kategorietan. Lehenengo norgehiagoka 11:30ean hasiko da eta bigarrena berriz, 12:45ean.

Norgehiagoka hauekin, aukera ona egongo da euskal futbolarien maila egiaztatzeko, une honetan nazioartean dagoen selekziorik indartsuenaren aurrean.

Futbolaren antzeko kirola da Walking Football-a, baina baditu bere berezitasunak: oinez jokatzen da, neurri txikiko jokaleku batean, baloia ezin da buruz jo, eta ezin da 1,83 zm-ko altuera gainditu. Gainera, 50 urtetik gorako pertsonek bakarrik joka dezakete modu ofizialean.

Orainarte, ia beti gizonek jokatu dute espezialidade honetan, baina dagoeneko emakumeak ere ari dira jokatzen. Walking Footballen arauak arautu eta bere interesak defendatzen dituen nazioarteko erakundea FIWFA da.

Futbol tradizionalean bezala, ingelesak ere Walking Football delakoaren aitzindaritzat hartzen dira, zeina duela hamarkada batetik hona praktikatzen da adineko pertsonen artean, isolamendu eta jarduerarik ezaren epidemiari aurre egiteko, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz.

Walking Footballeko Euskal Selekzioak honela hasiko du beraz bere nazioarteko ibilbidea, datozen hilabeteetan are gehiago indartuko dena, 2022ko maiatzera sasoirik onenean iristeko xedearekin, data horretan Manchesterren (Ingalaterra) FIWFAk antolatutako selekzio nazionalen Walking Footbaleko lehen Munduko Txapelketan parte hartuko baitu.

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...