LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

2012/09/23

Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan eguraldia lagun izan zutenez, batez ere bizikletako froga zertsobait errezagoa egin zitzaien parte-hartzaileei!

Hasiera batean, eta oraindik gehiago Ibarran erakutsitako indarra erakutsi ondoren, Jon Erguin zen guztientzat faborito, baina kirol honetan helmugara iritsi arte ezer erabakirik ez dagoela erakutsi zuen Luis Maria Urizarrek. Bizikleta saioa biek batera amaitu bazuten ere, azken korrika saioan Luis Maria Urizar guztiz nagusitu zitzaion, bide batez aurtengo ediziorako bere hautagaitza aurkeztu zuelarik.

Emakumezkoen saioan aldiz, Amaia Luquin guztiz nagusitu zen. Bizikletako saioan bere nagusitasuna erakutsi zuen eta azken korrika saioa lasaitasun osoz hartu ahal izan zuen, zirkuituko bigarren garaipena erdietsiz.

Hurrengo froga igandean goizeko 11:00etan Mallabian jokatuko den Euskal Herriko Txapelketa izango da. Bertan kategoria ezberdinetako EH-ko txapelak erabakiko dira baina horretaz gain zirkuiturako puntuagarria izango da.

Share This