FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

VI. Euskal Herria Txapelako finala: Athletic 1-0 Reala

2022/08/06

Argakzia: @athletic_eus

Athletic 1-0 Reala


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC:
Iru; Lekue (De Marcos, 65. min), Vivian, Yeray (Paredes, 46. min), Yuri; Vesga, Zarraga (Dani García, 82. min), Sancet (Villalibre, 82. min); Iñaki Williams, Berenguer (Muniain, 65. min) eta Raúl García (Nico Williams, 50. min).


REALA:
Zubiaurre; Gorosabel (Jo Gómez, 82. min), Zubeldia, Le Normand, Diego Rico; Illarramendi (Urko González, 76. min), Merino, Brais Méndez (Olasagasti, 82. min); Barrenetxea (Robert Navarro, 63. min), Take Kubo (Arambari, 76. min) y Carlos Fernández (Karrikaburu, 62. min).


GOLAK: 
1-0:  Vesgak (22. min.)


EPAILEA:
Ricardo de Burgos Bengoetxea. Diego Rico kanporatu du 71. minutuan, bi txartel hori erakutsi ostean (52. eta 71. minutuak). Horrez gain, txartel horiak atera zizkien honako jokalari hauei: Sancet (Athletic); Le Normand, Illarramendi eta Olasagasti (Reala).


BESTELAKOAK:
Gorka Irazoizi omenaldia egin zaio partidaren hasieran. Ohorrezko sakea egin du eta txapela ere jarri dio, Euskadiko Futbol Federazioko presidente Jon Larrea eta Athletic eta Barakaldoko jokalari historiko Juanjo Benito aldean zituela, Athleticeko kapitain Iker Muniani. Lasesarreko harmailak ia beteta jokatu da parida. Telebistan zuzenean eskaini du ETB1 kateak.

Athleticek jantzi du txapela

Athletic nagusi izan da Lasesarreko zelaian. 1-0 irabazi du finala, 22. minutuan Vesgak sartutako golarekin. Harmailetan ere nagusi izan da Athletic. Etxean jokatzen zuen, Barakaldon alegia. Gorka Iraizozi omenaldia egin zaio. Ohorezko sakea egin du, txapela jantzi dio Athleticeko kapitain Iker Muniani, eta bertan izan dira Euskadiko Futbol Federazioko presidente Jon Larrea, Athletic eta Barakaldoko jokalari historiko Juanjo Benito eta Euskal Herria Kirolako presidente Kike Zurutuza. Omenaldi beroa, partido intentso baterakoa, Euskal Herriko Txapela 2022ko edizioan.

Zorionak Athletici, eta txapelketa ez irabazita ere, Realari, Osasunari eta Alavesi, aurtengo edizioan aritu diren euskal taldeei.

 

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22. Sailkapenak | Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna

 

 

 

 

 

Euskal Herria Txapela

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko