LASTERKETAK
Urte hasierarekin batera lasterketa ugari Euskal Herrian zehar
2020. urteko lehenengo hilabeteotan lasterketak ugaritzen doaz Euskal Herriaren luze-zabalean
JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA
Igande honetan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 77. edizioa jokatuko da Mintxetan (Elgoibar). Krosaren azkeneko hiru lasterketak izango dira ikusgai EITB1en: 12:00etan, 20 urtez azpiko gizonezko juniorren proba (6.624 m); 12:30ean, emakumezko seniorrena (7.621 m), eta 13:15ean, gizonezko seniorrena (10.796 m). Hellen Obiri kenyarra da Elgoibarko Krosean ariko den atletarik distiratsuena. Iaz, irabazi egin zuen, eta, ondoren, munduko txapeldun izan zen krosean eta 5.000 metrokoan.
2019an, proba absolutuen irabazleak Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto kenyarrak izan ziren. Junior proban, berriz, Amelia Samuels eta Zakariya Mahamed ingelesak nagusitu ziren.
Krosean bikain moldatu izanagatik ere, pistako 5.000 metrokoa da Obiriren probarik kutunena. Aspaldi geratu zen aurkaririk gabe distantzia horretan: urrezko domina irabazi du azken bi munduko txapelketetan —Londresen, 2017an; eta Dohan, iaz—, eta garaipena lortu du Diamantezko Ligaren azken hiru ekitaldietan. Azken Munduko Txapelketan, Dohan, 14.26.72ko marka egin zuen. Inork ez zuen horren azkar korri aurretik jokatutako hamasei ekitaldietan. Markarik onena, hala ere, askoz hobea du, ia zortzi segundo hobea: 14.18,37. Erroman egin zuen, 2017an. Lau atletak besterik ez dute hark baino denbora hobea. Etiopiarrak dira guztiak. Beraz, bera da inoizko kenyarrik onena, eta hori asko esatea da.
II. TRAIL HIRU HERRI – 2020
2020ko otsailaren 9, goizeko 10:00tan Uharten lehiatuko da aurtengo Trail Hiru Herria lasterketa, bi modalidade ezberdinetan: 8 Km +200 / 18 Km +800
FITXA TEKNIKOA – (18 KM):
Distantzia: 18 km
Desnibela: 800 m
Hasiera: 10:00h
Irteera: Huarte
Helmuga: Huarte
FITXA TEKNIKOA – (8 KM):
Distantzia: 8 km
Desnibela: 250 m
Hasiera: 10:15h
Irteera: Huarte
Helmuga: Huarte
SARAKO KORRIKA TRAIL MENDI LASTERKETA
Sara Korrika taldeak antolatuta, martxoaren 28an hirunakako lasterketa egingo dute eta biharamunean aurten hamabosgarren edizioa beteko duen 22 kilometroko mendi lasterketa.
Taldekako lasterketan, hirutik batek gutxienez emakumezkoa izan beharko du eta gehienez ehun talde onartuko dituzte.
22 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibela dituen mendi lasterketan, bestalde, gehienez 650 lagunek izanen dute parte hartzeko aukera.
VI. JURRAMENDI TRAIL 2020
Martxoaren 15ean izango da Jurramendi Trail lasterketa Aiegin, bi kategoria ezberdinetan lehiatuko dena: nafarroako txapelketa eta Alpinultras txiki. Goizeko bederatzitan hasiko da froga nagusia eta orotara 24 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute lasterkariek. Desnibela 1700 metrotakoa izango da eta ibilbidea egiteko gehienezko denbora lau ordu terditan finkatu dute.
45 minutu geroago hasiko da Jurramendi Txiki Traila, 11 kilometrotako distantzian lehiatuko dena, bataz besteko desnivela 600 metrotakoa izanik.
X. KODESEKO MENDILERROAREN TRAILA
Apirilaren 4ean Kodeseko mendilerroaren traila lehiatuko da, goizeko 10,30tatik aurrera. 13,5 kilometrotako distantzia eta 12000 metroko desnibela izango du eta irteera zein helmuga Kodeseko santutegian izango da.
Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa bertan behera utzi dute
Euskal Herria Mendi Erronka 2021ean egingo dute berriz, ekainaren 5ean
Loatzoko Igoera-Jaitsiera bertan behera geratu da
Apirilaren 26an zen ospatzekoa XXVIII. Loatzoko igoera-jaitsiera baina proba ez egiteko erabakia hartu du antolakuntzak, koronabirusak eragindako osasun-larrialdia dela eta
Martin Fiz Maratoia atzeratu egin dute
Aurtengo beste data baten bila dabiltza antolakuntzako kideak, maiatzaren 10erako aurreikusia zegoen lasterketa atzeratu ondoren