EUSKAL PILOTA

Urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko bi Euskal Pilota Selekzioarentzat

2021/10/25

Euskal Herriko ordezkaritzak urrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituen igandean jokaturiko Europako Junior Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldian: 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko emakumezkoen Wall-Ball-ean urreak eta  brontzezkoa gizonezkoen 17 urtez azpiko kategorian Joko Internazionalean.

Goiza Llargues espezialitateko hirugarren eta laugarren postuen lehiarekin hasi zen Belgikako selekzioaren aurka. Txapelketako partidarik gogorrena jokatu zuten bi orduz luzatu zen norgehiagokan eta ia joko guztietan 40na berdindu ondoren, 4-6 galdu zuen Euskal Selekzioak.

Joko zuzenen lehiaketa amaitu ondoren, Wall-Ball espezialitateko azken fasearekin itxi zen txapelketa. Lehenik eta behin, multzoen faseko partida batzuk jokatu ziren eta ondoren finalerdiak, finalak eta hirugarren eta laugarren postuak.

2021eko EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA. 3. eguneko emaitzak:

Gizonezkoen Llargues-a

  1. eta 4. POSTUA

Euskal Selekzioa 4 vs Belgika 6.

Wall-Ball Gizonezkoak 15 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 1.

  1. eta 4. POSTUA

Euskal Selekzioa 1 vs Herbehereak 2.

Wall-Ball Gizonezkoak 17 urtez azpitik

FINALERDIA

Euskal Selekzioa 0 vs Herbehereak 2.

  1. eta 4. POSTUA

Euskal Selekzioa 2 vs Belgika 1.

BRONTZEZKO DOMINA

Wall-Ball Gizonezkoak 19 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 0 vs Valentzia 2.

FINALERDIA

Euskal Selekzioa 0 vs Belgika 2.

  1. eta 4. POSTUA

Euskal Selekzioa 0 vs Valentzia 2.

Wall-Ball Emakumezkoak 17 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 1.

FINALERDIA

Euskal Selekzioa 2 vs Erresuma Batua 0.

FINALA

Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 1.

URREZKO DOMINA

Wall-Ball Emakumezkoak 19 urtez azpitik

FINALA

Euskal Selekzioa 2 vs Belgika 0.

URREZKO DOMINA

Euskal Pilota Selekzioak ikaragarrizko Europako Junior Pilota txapelketa jokatu du Herbehereetako lurretan, guztira bost domina eskuratu dituelarik: urrezko bi domina emakumezkoen 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko kategorietan, zilarrezko domina bat emakumezkoen Joko Internazionalean eta brontzezko bi gizonezkoen Joko Internazionalean zein 17 urtez azpiko gizonezkoen Wall-a.

Hurrengo palmaresarekin itzultzen dira etxera euskal selekzioko neska-mutilak:

Llargues: laugarren postua.

Gizonezkoen Joko Internazionala: brontzezko domina.

Emakumezkoen Joko Internazionala: zilarrezko domina.

Emakumezkoen 17 urtez azpiko Wall-Ball: urrezko domina.

Emakumezkoen 19 urtez azpiko Wall-Ball: urrezko domina

Gizonezkoen 15 urtez azpiko Wall-Ball: laugarren postua.

Gizonezkoen 17 urtez azpiko Wall-Ball: brontzezko domina.

Gizonezkoen 19 urtez azpiko Wall-Ball: laugarren postua.

2021eko EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA

Asteburu honetan, Euskal Pilota Selekzioak C.I.J.B nazioarteko Pilota Erakundeak antolatzen duen Europako Junior Pilota txapelketan parte hartuko du Herbehereetako Franeker hirian. Bertan pilotako 3 espezialitatetan, Llargues (joko zuzena), Joko Internazionala (joko zuzena) eta Wall-Ball (joko ez zuzena), lehiatuko dira eta 3 maila desberdinetan parte hartuko dute (15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko kategoriak).

Guztira 7 neska, 7 mutil eta 2 hautatzailek bidaiatuko dute nazioarteko txapelketa honetara eta bertan Italiako, Ingalaterrako, Belgikako, Valentziako eta Herbehereetako selekzioen aurka aritu beharko dira.

Espezialitateak:

Llargues-a (joko zuzena): Gizonezkoak.

Joko Internazionala (joko Zuzena): Gizonezkoak eta emakumezkoak.

Wall-Ball-a: Gizonezkoak eta emakumezkoak.

Wall-Balleko espezialitatean hiru kategoriatan lehiatuko dira (15, 17 eta 19 urtez azpiko kategoriak) eta Llargues eta Joko Internazionalean 19 urtez azpiko kategoria bakarrean.

Guztira 6 selekziok parte hartuko dute: Euskal Herria. Valentzia. Belgika. Ingalaterra. Herbehereak. Italia.

2002tik 2007ra jaiotako 14 neska-mutilek osatuko dute Euskal Selekzioa (7 mutil, 7 neska eta 2 hautatzaile):

Laia Salsamendi (Uharte), Enara Gaminde (Kurene), Maddi Barrocal (Bergara), Ane Mendiburu (Uharte), Naroa Agirre (Abantzu), Miren Larrarte (Suberri), Leire Garai (Zaramaga), Ibai Arroitajauregi (Lagun Onak), Jon Gerrikabeitia (Durango Pelotazaleak), Igotz Bilbao (Kurene), Aner Iglesias (Upo Mendi), Oier Hormaetxe (Lezama), Aimar Amondo (Herriaren), Lier Arrien (Lagun Onak).

Ekhi Ziarrusta: Wall-Ball hautatzailea.

Joxe Mari Mitxelena: Llargues eta Joko Internazionaleko hautatzailea.

2017an hartu zuen parte lehen aldiz Euskal Selekzioak txapelketa honetan, Valentzian hain zuzen ere, eta mutiletan bakarrik lehiatu baziren ere, tituluren bat eskuratu zuten. Gerora, 2019an, neskak ere lehiatu ziren eta zenbait urre, zilar eta brontze lortu zituen euskal ordezkaritzak.

Share This