HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Urrezko Aizkolarien bigarren jardunaldia jokatu zen igandean Leitzan
Asteburu honetan hasiera eman zitzaion Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketari, aurreneko bi jardunaldiak jokatuta, larunbatean Berastegin eta igandean Leitzan.
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako XXIV. edizioan 45 aizkolarik parte hartuko dute, guztira sei jardunaldi lehiatuko dira eta azkenik ekainaren 13an finala izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Egun bakoitzean hamabi aizkolari lehiatuko dira eta jardunaldi bakoitzeko hiru onenak pasatuko dira hurrengo txandara.
Larunbateko Berastegiko saioan hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak honakoak izan ziren: Jokin Urretabizkaia Basozabal, Xuban Kañamares V.a eta Hodei Ezpeleta.
Esan bezala, txapelketako bigarren jardunaldia Leitzan jokatu zen igandean. Bertan, honako aizkolariak aritu ziren lehian: Beñat Amade (Getxo), Julen Aranberri “Elorriaga II.a” (Zumarraga), Daniel España (Segovia), Hermenegildo Herrero (Segovia), Aritza Irazabal (Ugao), Beñat Lekue (Larrabetzu), Ramiro Llanos (Gaubea), Patxi Mindegia (Zubieta), Urtzi Olasagasti (Donostia), Aritz Oregi (Larrabetzu), Aitor Urteaga (Idiazabal) eta Xabier Garcia “Utxu” (Lemoa).
Aizkolari bakoitzak bina enbor moztu behar izan zituen, hiru txandatan aritu zirelarik, launa aizkolari. Aurreneko fase honetan, lehen txandan Julen Aramendi “Elorriaga” (6´33´´), Daniel España (7´07´´), Beñat lekue (5´39´´) eta David Naredo (4´58´´) aritu ziren. Bigarren txandan, Patxi Mindegia (4´38´´), Ramiro Llanos (7´08´´), Xabier Garcia “Utxu” (5´48´´) eta Aritz Irazabal (5´34´´) aritu ziren. Eta hirugarren txandan berriz, Aitor Urteaga (6´36´´), Aritz Oregi (8´20´´), Hermenegildo Herrero (8´51´´) eta Urtzi Olasagasti (7´54´´).
Denbora hoberena lortu zuten sei aizkolariek bigarren fase bat jokatu zuten. Hiru txanda izan ziren hor ere, eta bina aizkolari aritu ziren txanda bakoitzean. David Naredo (5´28´´) Aritz Irazabalen aurka (6´52´´), Patxi Mindegia (5´09´´) Urtzi Olasagastiren aurka (9´10´´), eta Aitor Urteaga (7´23´´) Julen Aramendiren aurka (5´34´´).
Azkenean beraz, hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, David Naredo, Patxi Mindegia eta Julen Aramendi “Elorriaga” izan ziren.
Bizkaiko hainbat Herri Kirol Txapelketa jokatu ziren larunbatean Getxon
Getxoko Andra Mari probalekuan, goizean zehar Bizkaiko Giza Proba Txapelketak izan ziren eta arratsaldean berriz, Bizkaiko Zaku Eramate Txapelketak
Binakako Aizkolari eta Harrijasotze Txapelketak finalaurrekoetan dira
Txapelketa bakoitzeko hiru finalaurrekoak otsailean zehar jokatuko dira eta finalak martxoaren 14an Azpeitian
Martxoan jokatuko da Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa
Martxoaren lehenengo asteburuan hasi (martxoak 6 eta 7) eta hil bereko azkenekoan (27 eta 28) amaituko da