HERRI KIROLAK

Bizkaiko hainbat Herri Kirol Txapelketa jokatu ziren larunbatean Getxon

by | 2021/01/25

Argazkiak: egursport.com

Pasa den larunbatean, urtarrilak 23, Getxoko Andra Mari probalekuan, goizean zehar Bizkaiko Giza Proba Txapelketak izan ditugu eta arratsaldean berriz, Bizkaiko Zaku Eramate Txapelketak.

Izan ere, 2020an egin gabe geratu ziren Bizkaiko Txapelketa ofizialak orain egitea da erronka. Abenduaren 11an, Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurriak zirela eta hainbat txapelketa bertan behera geratu ziren eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen asmoa eta gogoa izan da, 2020an egin gabe geratu ziren lehiaketa horiek (Giza Proba, aizkora 1º eta 2º, trontza mistoa, trontza gizonezkoak, harrijasotze promozioa, ingude altxatze, orga joko, sokatira goma gainean, BHKL, idi probak eta zaldi probak) aurrera eramatea orain.

Asteburuko ekitaldi guztiak ikuslegoari ateak itxita jokatu ziren, baina Bizkaiko Herri Kirol Federazioko Facebook kontutik jarraitzeko aukera egon zen. Zuzenean eman beharrean, “zuzeneko faltsua” deritzon planteamendua erabili zen. Izan ere, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak Diametro TV komunikanide katearekin egindako hitzarmena dela eta, txapelketak Facebook kontutik beste planteamendu batekin publikatzeko teknikak lantzen ari dira.

Bizkaiko Giza Proba Txapelketan honako emaitzak eman ziren:

Harri handian (800kg):

  1. Eneko Bilbao 3 plaza-1/2-1,42m
  2. Gorka de la Concepcion 3 plaza-1/4-1,08m
  3. Aitor de la Concepcion 2 plaza-6,30m
  4. Urko Real de Asua 2 plaza-2,20m
  5. Beñat Amade 1 plaza-1/4-5,57m

Harri txikian (400 kg):

  1. Aitor Etxaniz 5plaza-5,45m
  2. Urko Real de Asua 4 plaza-3/4-0,65m

Bizkaiko Zaku Eramate Txapelketako emaitzak:

Emakumezkoen maila

  1. Garazi Arruti 22´´61
  2. Valentina Rangel 21´´17
  3. Naroa Arrieta 29´´67
  4. Amaia Mendinueta 54´´45
  5. Iraide Gezuraga 50´´32

Gizonezkoen maila

  1. Jon Ander Malaina 31´´27
  2. Igotz Ardeo 32´´40
  3. Ousmane Drame 33´´04
  4. Ibai Lopez 33´´75
  5. Eloy Salterain 33´´82
  6. Urko Real de Asua 36´´19

Mikel Zenitagoia, emaitza ezeztatua

Share This