TXIRRINDULARITZA

Unai Iribar nagusi Santikutz Klasikan

by | 2021/05/03

Santikutz Klasikaren 87. edizioa lehiatu zen pasa den larunbatean, maiatzak 1, Legazpin

 

Eskalatzaileentzako proba izan zen, ibilbide gorabeheratsuak eta eguraldiaren egoerak lasterketa asko gogortu zutelarik.

Azkenean, Laboral Kutxako Unai Iribar gipuzkoarra (Ibarra, 1999) nagusitu zen, Pau Miquel eta Igor Arrietaren (Uharte Arakil, 2002) aurretik, biak ala biak Lizarte taldekoak.

Goizeko 9:30ean hasi zen lasterketa eta hasieratik Laboral Kutxa taldeak erritmo bizia jarri zuen, jardunaldiko ihesaldirik esanguratsuena Sinuhé Fernández eta Diego Uriartek burutu zutelarik.

Lasterketa Aztiriako azken igoeran erabaki zen, bertan Davide Piganzolik (Eolo Kometa) eginiko erasoari erantzuna eman ziotelarik Arrietak zein Iribarrek. Hirukotea aurretik zegoela, gainera heltzeko kilometroa falta zela atzean utzi zituen ihesaldikideak Iribarrek eta irekitako zuloa ondo kudeatuta helmuga zapaltzen aurrena izan zen.

Jeitsieran zein azkeneko aldapatxoan gogotik saiatuta, Pau Miquel ailegatu zen bigarren, irabazlearengandik 3 segundora eta Igor Arrieta izan zen hirugarrena, 13 segundora.

LXXXVII. Santikutz Klasika (Legazpi. 140km)

SAILKAPENA

  1. 201 IRIBAR, Unai LAB 3:47:00
  2. 14 MIQUEL, Pau LIZ 3 segundora
  3. 12 ARRIETA, Igor LIZ 13ra
  4. 27 PIGANZOLI, Davide KOM 30ra
  5. 216 LOPEZ, Joseba EUL 53ra
  6. 23 TERCERO, Fernando KOM 54ra
  7. 5 MUJIKA, Mikel CJR 01:09ra
  8. 231 ALVAREZ, Imanol EIS 01:15ra
  9. 21 HERNAIZ, Vicente KOM 01:41ra
  10. 171 SILVA, Guillermo T. PRE 01:41ra
  11. 204 BERASATEGI, Xabier LAB 01:43ra
  12. 7 ARRIOLA-BENGOA, Julen CJR 01:50ra
  13. 87 DE JONG, Timo TEL 01:58ra
  14. 6 DIAZ, Iñaki CJR 02:10ra
  15. 166 CAMPRUBI, Marcel ANT 02:16ra

TALDEKAKO SAILKAPENA

  1. EOLO-KOMETA KOM 11:24:05
  2. LIZARTE LIZ 22 segundora
  3. CAJA RURAL-SEGUROS RGA CJR 02:04ra
  4. LABORAL KUTXA-FUN. EUSKADI LAB 08:09ra
  5. TELCO’M-ON CLIMA-OSES TEL 10:14ra

TXIRRINDULARITZA

Unai Iribar garaile Duranan

Unai Iribar garaile Duranan

Iribarrek garaipena eskuratu zuen helmugako esprintean berarekin ihes eginda ailegaturiko beste bi txirrindulariei irabazita