TXIRRINDULARITZA
Unai Aznarrek irabazi du aurtengo Zumaiako txirrindularitza saria
Junior mailako 42. Zumaia Saria jokatu zen pasa den igandean, non guztira 153 txirrindulari elkartu ziren, Euskal Herri osotik etorritakoak eta baita Euskal Herritik kanpokoak ere.
Etenaldiaren ostean, Gipuzkoan antolatutako gizonezkoen lehen txirrindularitza proba zen Zumaiakoa, aurtengoa 42. edizioa zelarik.
Jubenil mailako 153 txirrindulari bildu ziren irteera puntuan, 83 kilometroko ibilbideari ekiteko. Eskualdeko errepideetan zehar aritu dira txirrindulariak, eta bitan igo behar izan dute Meaga Axular ibiltokian kokatutako helmuga puntura heldu aurretik.
Goizeko 10:00etan hasi zen lasterketa eta beti bezala helmuga Axular ibiltokian zegoen kokatuta, Zumaiena Ikastetxearen parean. Abiadura handian lehiatu da lasterketa hasieratik eta horren ondorioz, irabazleak lortutako bataz-besteko bikaina: 40,731 kilometro orduko.
Ez dira ihesaldiak falta izan, eta horietako batek lortu du helmugaraino heltzea, azkenean sakabanuta iritsi badira ere. Azken metroetan Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar heldu da lehena, 2:02,16 denborarekin. Bigarren Aimar Erostarbe (Ulma) helmugaratu da, denbora berarekin, eta hirugarren Danel Casais (Ulma), irabazlearekiko hamar segundora. Laugarren Igor Arrieta (Sakana Group) izan da, eta bosgarren Asier Pozo (Buruntzazpi).
Unai Aznarrek irabazi du mendiko saria ere, eta tarteko helmugako saria, berriz, Arkaitz Garmendiak (Limusin) jaso du. Azkenik, taldekako saria, Ulma taldearentzat izan da.
Antolakuntza lanetaz arduratzen den Zumaiako Txirrindulari Elkartearen arabera, Covid-19aren aurkako segurtasun neurriak eta protokoloak zorrotz bete ziren, esaterako antolatzaile eta parte hartzaile guztiei lasterketa aurretik tenperatura hartu zitzaien eta musukoa karrera bitartean ez, bestela uneoro jantzita erabili behar zen, metro eta erdiko distantzia gordetzea ere ezinbestekoa zelarik.
TXIRRINDULARITZA
Fernando Tercerok irabazi du Aiztondo Klasika
25 talde eta 175 txirrindulari aritu ziren afizionatuen mailako lasterketa entzutetsuan
Tourra (1903-2013): historia, kazetaritza eta naziotasuna
Jabotxa Fernandezekin elkarrizketa idatzi berri duen doktorego-tesiaren inguruan
2022ko Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Lasterketa apirilaren 4tik 9ra egingo da, 882,2 km zeharkatuz eta orohar azken edizioetako eskemari jarraituko dio