BOXEOA

Kerman Lejarraga, garaile Nurseren aurka

by | 2020/08/11

Argazkiak: MGZ Boxing

Kerman Lejarragak garaipena lortu zuen Tyrone Nurseren kontra lehiatutako superwelter pisuko borrokaldian, eta Ibon Larrinagak aldiz Carterren aurka galdu zuen superluma kategorian

 

Kerman Lejarraga boxeolari bizkaitarra (28 urte, 30-2, 24 KO) larunbatean, abuztuak 8, lehiara bueltatu zen Malagako Puerto Banuseko Marbella Arenan, MGZ Promotions enpresak antolaturiko jaialdian.

Etenaldiz geroztik jokatu den bigarrengo boxeo jaialdia (aurrenekoa Castro Urdialesen lehiatu zen) izan genuen Puerto Banuseko zezen plazan, non Kerman Lejarragak garaipena erdietsi zuen eta Ibon Larrinagak aldiz, ezin izan zuen Jhon Carterren aurka.

Lejarraga norgehiagoka osoan zehar nagusi izan zen eta birritan egon zen KOa lortzeko zorian, baina azkenean epaileen aho batezko erabakiaren ondorioz puntuetara eskuratu zuen garaipena (100-90, 100-90 y 90-82).

Nursek urtarrilean bete zituen 30 urte, eta 37 garaipen ditu alde (horietariko 7 KOz), sei porrot eta bi nulu. Azpimarratzekoa da inoiz ez duela porrotik jaso azken kanpai-hotsa jo baino lehen. Duela hamabi urte estreinatu zen profesional gisa, eta bere ibilibideko garaipen handienen artean Chris Jenkins txapeldun britainiarrari irabazitakoa dago.

Beraz, boxeoan jarduteko bi estilo zeharo ezberdinak izan ziren elkarren aurka Marbellan. Alde batetik, Lejarragaren estilo zuzena, eta bestetik Carterren estilo lasaiagoa.

Hasieratik erasora atera zen boxeolari euskalduna, bitartean aurkaria bere kolpeak saihesten aritu zelarik. Kolpe bat bestearen atzetik kateatu zituen bizkaitarrak, baina aurkaria lurrera botatzeko ezintasunean aritu zen amaiera arte. Azkenean, KOrik ez, baina merezitako garaipena lortu zuen Lejarragak, eta burua eta gogoa hurrengo borrokaldian dauka dagoeneko.

Jaialdiko bigarren borrokaldian, Europako superluma kategoriako tituloa zegoen jokoan, eta bertan Ibon Larrinagak ezin izan zuen Jhon Carter andaluziarra garaitu. Carterrek zortzigarren saioan erdietsi zuen garaipena, KO teknikoa medio, hartara, bere hamairugarren garaipena eskuratu zuelarik.