EUSKAL SELEKZIOA/OFIZIALTASUNA ORAIN
“UEFA eta FIFAri egindako eskaerekin irekitako bidean insistitzen jarraitu behar da”
Garazi Murua (Getxo 1995), Athleticeko kapitainak, Euskal selekzioari buruzko bere iritzia eman digu ere. Ilusioa eta atxikimendua nabarmentzen du.
Nola ikusten duzu Euskal selekzioaren kontua futbolean?
Uste dut pandemiaren testuinguruak egoera erabat baldintzatu duela azken bi urteotan. Joan den urtean eta aspaldiko partez, euskal selekzioarekin partidak jokatzeko aukera izan genuen. Azken aldiz 2017an jokatu genuen, uste dut Ipuruan izan zela. Eta iaz, hasieran bi partida jokatzekotan ginen. Bat atzerrian jokatzeko plana zegoen baina pandemiagatik ezin izan zen jokatu. Eta azkenean apirilean edo, beste txapelketa bat jokatu zen.
Jokalariok Euskal Selekzioa estima handian dugu, eta oso kuttuna da guretzat. Asko estimatzen dugu partida haiek antolatzeko egin zen esfortzua. Pandemiaren testuinguruan ez zelako batere erraza izan eta gainera zaleturik gabe, egoera nahiko konplikatua zelako.
Zeintzuk dira, zure ustez, egoera honetan azpimagarriak iruditzen zaizkizun kontuak?
Hasteko inportantea iruditzen zait, UEFA eta FIFAri egin zaizkien ofizialtasunaren eskaerak. Nahiz eta orain arte emaitza positiborik ez eman, insistitzen jarraitu behar da, gure bidea egiten segitu behar dugu instituzioetan eta partidak jokatzen jarraitu. Esan dudan moduan, jokalariok beti egongo gara Euskal Selekzioarekin jokatzeko prest, oso kuttuna den zerbait da guretzat eta ilusio handiz hartuko ditugu datozen partidak ere.
Nire ustez inportanteena, proiektuak jarraipena izatea da. UEFA eta FIFAri begira ere, inportantea da, partidak iraunkorki jokatzea eta ongi antolatutako partidak izatea.
Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Traila lehiatu zen asteburuan
Owen Davies nagusitu zen gizonezkoetan (16:02:08) eta Carmen Maria Perez Serrano emakumezkoetan (21:00:15)
Silvia Triguerosek irabazi du Miglia Monviso lasterketa
26 ordu eta 46 minutuko denbora behar izan zuen 168 kilometroko proba amaitzeko
Jone Fuente eta Josu Urrestarazuk irabazi dute Mugagabe Traila
Bero itogarria egiten zuelarik, Laudioko hainbat mendi zeharkatu zituzten 150 lasterkarik baino gehiagok