MENDI LASTERKETAK

Jone Fuente eta Josu Urrestarazuk irabazi dute Mugagabe Traila

2021/07/22

Pasa den larunbatean, arratsaldeko 18:00etan abiatu zen COVID gabeko Mugagabe Traila

 

Laudioko Ikastolaren inguruan zegoen irteera puntua, non ehunka kirolari eta zale bildu ziren lasterketari hasiera emateko. 150 lasterkarik baino gehiagok emanda zuten izena, hainbat txandetan atera zirenak COVID19ari aurre egiteko protokoloa jarraituz (horretarako bakoitzak marka zuen lurrean eta hasieran guztiek eraman behar zuten musukoa).

Bero itogarria egiten zuelarik, Laudioko hainbat mendi zeharkatu zituzten kirolariek eta 21:00etan sari banaketa egiten zen bitartean batzuk helmuga zeharkatzen zeuden oraindik, azkenean 121 lehiakidek lortu zutelarik ibilbidea amaitzea.

Emakumezkoen lehian, Aiaramendi taldeko Jone Fuente Herrerak lortu zuen markarik onena, atzetik Irati Larrañaga eta Irune Ruiz de Gauna sailkatu zirelarik. Gizonezkoetan berriz, Josu Urrestarazu izan zen garailea,  Unai Intxaurraga izan zen bigarren eta Josu Apraiz hirugarren.

Taldekako sailkapenari dagokionez,  Aiaramendi Korrikalariak izan zen lehena (08:02:20). Orkatzak bigarren (08:49:04) eta Amurrio Trail Taldea hirugarren (10:04:16).

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1 JOSU URRESTARAZU GARCIA IDIAZABAL-ASEPLAN     01:45:54

2 UNAI INTXAURRAGA PUJANA  S.M. JOKO ALAI KIROL ALKARTEA  01:52:29

3 JOSU APRAIZ ETXEZARRAGA  ORKATZAK   01:54:16

4 JOSEBA URBANO SANTIN  AIARAMENDI KORRIKALARIAK  01:55:34

5 GUSTAVO SANCHEZ GIL  CD ALIMCO-RUNNINGFIZ  01:55:53

6 AITOR MENTXAKA  Independiente  01:56:33

7 IÑAKI GALINDEZ UGARTE  ORKATZAK                 01:56:38

8 URKO IBARROLA ALBIZUA   AMURRIO TRAIL TALDEA  01:57:43

9 ASIER HURTADO RODRIGUEZ Independiente                 01:58:03

10 XABI KANTSAU VASALLO  AIARAMENDI KORRIKALARIAK KIROL KLUBA  01:58:29

Emakumezkoak

1 JONE FUENTE HERRERA  AIARAMENDI KORRIKALARIAK  02:08:35

2 IRATI LARRAÑAGA  CAMPO BASE  02:14:37

3 IRUNE RUIZ DE GAUNA  BERTAKOAK KIROL KLUBA  02:15:47

4 KAROL IGLESIAS SANTISTEBAN  EUTSI BALMATRAIL   02:37:37

5 HELENE ARZUAGA MUGURUZA  ORKATZAK   02:46:42

6 AINARA IRIBAR  ZTT    02:46:47

7 TANIA LOPEZ OLIVARES  MÉXICORRE 02:57:29

8 SAIOA ZULUETA BARRERA  VPM TEAM  02:59:17

9 ANE ORMAETXEA GONZALEZ Independiente                 03:12:08

10 ISABEL AROSA JARAUTA  Independiente  03:26:02

Share This