TXIRRINDULARITZA
UCIk denboraldi amaierarako behin betiko egutegia argitaratu du
Maiatzaren 4an Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) lasterketen egutegi bat publikatu zuen, eta aste honetan berriz nazioarteko proben egutegi berri bat plazaratu du, urriaren 31n amaituko dena Il Lombardia lasterketarekin.
Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak, aurretik gizonezkoen World Tourreko lasterketen datak zehaztu bazituen, honakoan gainontzeko UCI proben behin betiko egutegia finkatu du.
Data berria ezarri zaien lasterketen artean, Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an izango da, eta Ordiziako Klasika printzipioz irailaren 13rako eskatua bazuen ere, azkenean urriaren 12an lehiatuko da.
Emakumezkoei dagokionez, Durango-Durango Emakumeen Saria, UCI-Elite kategoriako proba, aurrenekoa izango da, uztailaren 26an lehiatuko dela erabaki baita.
Lasterketa honetaz aparte, junior mailako Bizkaikoloreak lasterketa ere egingo da (bi etapekin , Abadiño eta Iurretan, abuztuaren 29an eta 30ean), eta Emakumeen Nafarroako Klasikoa, urriaren 1ean.
Afizionatu mailako probak, ekainaren amaieraldera
Profesional kategoriako lasterketak lehiatu aurretik, afizionatuen txanda izango da, izan ere, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioak adostutako egutegiaren arabera, lehenengo proba Lehendakari Torneoa izango da Tolosan ekainaren 21ean.
Etenaldiaren aurretik, hiru lasterketa bakarrik lehiatuak ziren (Zumaia, Urretxu eta Ereñokoak, hain zuzen) eta orain egutegia zegoen bezala berreskuratuko da, alarma egoerak iraun duen denbora honetan bertan behera geratutako probak gehientsuenak salbu.
Beraz, uztaila, abuztua eta irailerako aurreikusitak zeuden lasterketak bere horretan mantenduko dira, eta pandemiaren eraginez lehiatu ez ziren proben artean soilik hiru lasterketa lehiatuko dira: Santikutz Klasika irailaren 27an, Balentziaga Memoriala urriaren 11an eta Aiztondo Klasikoa urriaren 12an.
TXIRRINDULARITZA
Euskadiko Kadete Txapelketa jokatu zen igandean Arespalditzan
Lehenengo urteko kadeteetan Iurdan Garcia izan zen txapelduna eta bigarren urtekoen lasterketan Jokin Ascarain nagusitu zen
Unai Iribar garaile Duranan
Iribarrek garaipena eskuratu zuen helmugako esprintean berarekin ihes eginda ailegaturiko beste bi txirrindulariei irabazita
Pau Miquelek irabazi du Valenciaga Memoriala
Igor Arrieta taldekidea bigarren izan zen 1:28ra eta Pablo Uria (Gomur) hirugarren bi minutura