HERRI KIROLAK/AIZKORA
Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia, Binakako Aizkolari Gazteen finalera
Pasa den igandean, azaroak 22, jokatu zen Pobesen (Araba), Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketako lehenengo finalerdia, non hiru bikote aritu ziren nor baino nor gehiago: Hodei Ezpeleta-Ibon Garaiburu, Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia eta Joxan Etxeberria-Endika Goia.
Guztira sei bikote lehiatuko dira txapelketa honetan, aurrerago jokatuko den beste finalerdian Oier Larretxea-Xuban Kañamares V.a, Unai Zabala-Markel Zapiain eta Ibai Soroa-Ibon Garaiburu bikoteak neurtuko direlarik.
Esan bezala, honakoa jokatu beharreko bi finalerdietatik aurrenekoa zen, eta jokoan zegoen finalerako txartela Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia Basozabal bikoteak eskuratu zuen.
Irabazleek haien lanak 12 minutu eta 42 segundotan amaitu zituzten: erloju kontra 54 ontzako enbor bakarra mozten 3 minutu eta 41 segundu erabili zituzten (2´06´´+1´35´´), eta azken proban aldiz, non 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako beste bi moztu behar zituzten, 9 minutu eta segundo bat.
Bigarren postuan, Hodei Ezpeletak eta Ibon Garaiburuk osaturiko bikotea sailkatu zen, 12 minutu eta 58 segundoko denbora eginda. Erloju kontrako proban 3 minutu eta 15 segundo (1´21´´+1´54´´) baliatu zituzten eta azken proban 9 minutu eta 43 segundo.
Hirugarrenak berriz, Joxan Etxeberria eta Endika Goia izan ziren, orotara 17 minutu eta 56 segundoko denborarekin. Erlojo kontrako proba osatzeko 5 minutu eta 34 segundo (2´02´´ eta 3´32´´) behar izan zituzten eta azken proban 12 minutu eta 22 segundo.
Bestalde, 3. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen Donezteben iragan larunbatean.
Egin beharreko lanak amaitu ondoren, sailkapena honela geratu zen:
1. Goizeder Beltza, 9´42´´
2. Ibai Soroa, 10´06´´
3. Xuban Kañamares V.a, 10´16´´
4. Jon Telletxea, 10´33´´
5. Iker Gorriti, 13´03´´
6. Markel Zapaian, 13´04´´
7. Oier Larretxea, 17´40´´
Honenbestez, datorren igandean, azaroak 29, goizeko 11:00etan Bastidan jokatuko den 3. Mailako Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalerako Goizeder Beltza eta Ibai Soroa sailkatu ziren.
Final horretan, honako aizkolariak arituko dira: Txomin Amundarain, Julen Olano, Alvaro Garcia, Unai Otaegi, Luis Polanco, Julen Aranberri, Goizeder Beltza eta Ibai Soroa. Egin beharreko lana, 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako bi ahalik eta azkarren moztea.
Egun horretan bertan, bi ordu geroago (13:00tan), Euskadiko 2. Mailako Aizkolari Txapelketako finala ere lehiatuko da. Bertan, Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Zaldua, Hodei Ezpeleta, Jose Antonio Etxeberria, Oier Kañamares IV.a, Oihan Larretxea eta Iban Resano arituko dira txapela eskuratu nahian. Egin beharreko lanak: 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako beste bi eta 70 ontzako beste horrenbeste ebaki behar.
Geure Sport herri kirol aldizkariaren 27. alea
Maiatzeko ale honek duela hogei urtetik gaurdaino herri kirolak egin duen bilakaeraren inguruko gogoeta dakarkigu
Gaztedi A taldeak irabazi du 680 kiloko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Kategoria honi zegozkion hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 18 puntu eskuratu ditu, Goiherrik 15 eta Gaztedi Bk 12
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu dute Leaburun
Xuban Kañamares V.a, Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia hurrengo faserako sailkatu ziren