HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Sokatira Mundiala. Sokatiraren Historia (I)
Getxon izango da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa hilaren 16tik 19ra, Tug of War nazioarteko izena duena, eta horren karira sokatiraren ingurukoak jorratzeko hainbat sarrera argitaratuko ditugu egunotan. Oraingoan sokatiraren historiari lotuko gatzaizkio, bere hastapenen berri emanda.
Zeintzuk izan dira sokatira bezala ezagutzen dugunaren aurrekoak? Historia pixka bat egin dezagun…
Sokatik tiratzeko lehiaren jatorria antzinako gurtza eta ospakizunetan kokatu behar da. Historian ez dago sokatiraren jatorria argitzen duen inongo datarik ez leku jakinik. Zenbait herrialdetan sokatiraren errituzko ekintzen aztarna batzuk aurkitu dira: Birmania, Halmahera, India, Borneo, Corea, Hawai eta Ginea Berriko irletan. Halaber Asia aldeko herrietan eta Afrikan (Congo, Zaire), Amerikan (Eskimalak) eta Ozeanian (Zelanda Berria) ere sokatira ezaguna da errituen bitartez.
-2.500 K. a. C.
Sakaran (Egipto), Meretakuren hilobiko horma baten grabatuan, sokatira kirol bezala agertzen den aztarna ezkutuak aurkitu dira.
-500 K. a. C.
Grezian garatzen zen, Olinpiar Jokoen sorlekuan. Atletek, sokatira, lehiaketa kirol bezala edo beste kirol batzuetarako entrenamendu bezala balio zuen ariketa fisiko bezala praktikatzen zuten.
– XII. mendea.
Sokatira Txinako enperadoreen gorteetako lehiaketetako bat zen.
– XIII-XIV. mendeak
Mongolian eta Turkian ere lehiaketa aztarnak aurkitu zituzten. Mendebaldeko Europan, sokatiraren agerpenari buruzko historia, gutxi gora-behera, 1.000 urtean hasi zen. Garai hartako txapeldunen istorioetan, Eskandinaviako eta Alemaniako sokatiraren hondarrak agertzen dira, Kraftige Spiele izeneko jokoetan (indarraren jokoa).
– XV-XVI. mendeak
Frantzia eta Britainia Handiko txapelketetan ere parte hartzen du. Gainera, garai hartan kirolari garrantzi handiagoa ematen zitzaion. Taldea osatzeko orduan, hautaketa pisu bereko gazteen artean egiten zen.
Nafarroako launakako sokatira txapelketa abian da
Beti Gazteko emakumezko zein gizonezkoak nagusitu ziren 255 kiloetako pisuan eta 320koan, hurrenez hurren
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea nagusitu da Bizkaiko Herri Kirol Ligan
Gautegiz-Arteagan jokatutako saioan, arratzuarrak nagusitu ziren Ondarroa, Mallabia eta Getxoren aurretik