MENDIKO LASTERKETAK
Ski Alp Candanchu klubak irabazi du Euskadiko Eski Txapelketa
Eski-denboraldia amaitzen ari da, eta azken probetako bat lehiatu zen iragan asteburuan Andrés de Regil zeharbidean, Potesen (Kantabria), non Kluben arteko Euskadiko Eski Txapelketa eta 2022 Ipar Kopa jokoan izan ziren.
Aurreko orduetan izandako elurte handiak arriskuan jarri zuten lehiaketa, baina, azkenean, lehiaketa egiteko baldintzak eman ziren. Hori bai, parte-hartzaileek ia 50 zentimetroko elurra zuten tarteei egin behar izan zieten aurre.
Kluben arteko Euskadiko Eski txapelketari dagokionez, onenak Ski Alp Candanchuko arabako klubekoak izan ziren, atzetik Goizale bizkaitarrak eta Aloña Mendi gipuzkoarrak sailkatu zirelarik.
Gainera, 2022ko Ipar Kopa txapelketa ere jokatu zen, non Ibai Hernani eta Unax Sologaiztoa Euskal Selekzioaren eskiatzaileak txapeldun izan ziren beren kategorian, 14 urtez azpikoan, eta, gainera, probako txapeldunak ere izan ziren.
Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak argitaratu berri du mendi lasterketen EMFKopa-ko behin-behineko sailkapena, orainarte lehiaturiko bi probetako (Kolazino eta Kilimon Trailak) puntuazioak aintzat hartuta:
Gizonezko absolutoak
1 ASIER LARRUZEA FERNANDEZ 178 puntu
2 IMANOL GOÑI ARANBURU 166 puntu
3 JOKIN ETXABE LETURIA 134 puntu
Emakumezko absolutoak
1 GARAZI BENITA SAMPEDRO ARANDO 146 puntu
2 LORENA GUINALDO MANCEBO 132 puntu
3 OLATZ AIZPITARTE URIARTE 112 puntu
Gizonezko juniorrak
1 AINGERU SAINZ GARZON 188 puntu
2 JON BAZ ARKOTXA 178 puntu
3 MIKEL BAZ ARKOTXA 160 puntu
Emakumezko juniorrak
1 JONE FUENTE HERRERA 100 puntu
1 IZARO EGUIBAR PICO 100 puntu
Gizonezko beteranoak A
1 HANOT ECHEVARRIA LANDETA 160 puntu
2 IGOR URIONABARRENETXEA ZALDUNBIDE 132 puntu
3 AITOR IDIGORAS LASAGA 122 puntu
Emakumezko beteranoak A
1 LORENA GUINALDO MANCEBO 166 puntu
2 OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR 100 puntu
2 AINARA URRUTIA YURREBASO 100 puntu
Gizonezko beteranoak B
1 JOSU MILLAN LOPEZ 200 puntu
2 ISIDORO HERNANDEZ ALFARAZ 156 puntu
3 JOKIN AZARLOZA GONZALEZ 88 puntu
Emakumezko beteranoak B
1 NEREA AMILIBIA ARRUTI 100 puntu
1 SONIA CAMPILLO MONTEJO 100 puntu
Gizonezko gazteak
1 IBAI ANGULO ALBERDI 200 puntu
2 JON ARRIETA BEREZIARTU 166 puntu
3 AITOR GUERRA MORAL 88 puntu
- Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Iaz bezala, pandemiaren eraginez ezinezkoa zitzaion antolakuntzari guztion segurtasuna bermatzea
Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia
Maila absolutoan Ander Noainek eta Inma Pereirok irabazi zuten eta proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren
Urriaren 3an jokatuko da Zumaia Flysch Trail lasterketa
Dena den, ekainaren erdialdera hartuko da azken erabakia COVIDaren bilakaeraren arabera