MENDI LASTERKETAK

Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia

2021/03/30

Argazkiak: Nafar Triatloi Federazioa

Pasa den larunbatean, 15:30ean abiatu zen Arbizuko 23. Duatloia, Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa ere izan zena

 

Aurreko larunbatean jokatutako Altsasuko Duatloiari Arbizuko Duatloiak hartu zion txanda eta eguraldi paregabearekin jokatu zen Arbizuko Udalak antolatutako probaren 23. edizioa.

Guztira 120 duatletek eman zuten izena eta bi proba zituzten aukeran. Batetik ohiko proba, Arbizuko Duatloia (8 km korrika -32 km bizikletan-4 km korrika), Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa izan zena, eta bestetik Arbizuko Ibilbide Herrikoia (4 km-16 km-2 km), proba nagusiaren distantzia erdia zuena.

Segurtasun arauak betetzeko, Olatzea Hotelaren parean eremu itxia prestatu zuen antolakuntzak, burbuila edo zonalde blindatua. Bertan duatletek euren beroketak egin zituzten, boxen eremua edo trantsizioak egiteko eremua bertan izan zen eta baita irteera eta helmuga eta gainontzeko zerbitzuak. Irteera kronometratuak izan ziren, 10 segundoro hiru partaide atera zirelarik.

Maila absolutoan, Saltoki taldeko Ander Noainek eta Inma Pereirok eskuratu zuten garaipena sekulako erakustaldia eskainita, haien atzetik sailkatu zirelarik Mikel Astiz eta Ines Moreno. Proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren.

SAILKAPENAK:

GIZONEZKO ABSOLUTOAK

1 NOAIN LACAMARA, ANDER SALTOKI TRIKIDEAK Korrika 0:25:38 Txirrindulan 0:56:04  Berriro korrika 0:12:37 GUZTIRA:1:34:20

2 ASTIZ ERRO, MIKEL DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO (0:27:07+ 0:57:27+0:13:54): 1:38:29

3 DEL BARRIO SANZ, JOSEBA TRI-UR GAZIA (0:27:31+ 0:57:19+ 0:14:03): 1:38:55

4 SI 4 7 ORDUNA GARJON, XABIER HIRUKI VALLE DE EGUES TRIATLON (0:27:38+ 0:58:27+0:14:09): 1:40:15

5 SERÓN ESQUIROZ, MIGUEL VALLE ARANGUREN 4 SNM (0:26:56+ 0:59:23+ 0:14:12): 1:40:32

EMAKUMEZKO ABSOLUTOAK

1 PEREIRO GONZALEZ, INMACULADA SALTOKI TRIKIDEAK Korrika 0:30:31, Txirrindulan 1:10:39 eta berriro ere korrika 0:16:14. GUZTIRA:1:57:25

2 MORENO SANCHEZ, INES LEA la BLANCA (0:32:30+1:10:05+0:16:54): 1:59:30

3 ELIA SARASIBAR, MAIALEN DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO (0:32:10+1:12:33+0:16:56):2:01:39

4 ASTOBIZA SANCHEZ, BESAIDE SALTOKI TRIKIDEAK (0:30:43+1:15:31+0:16:20): 2:02:35

5 PERURENA RODRIGUEZ, CARLOTA DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO 2:05:52

GIZONEZKOEN PROBA HERRIKOIA

1 ANDUEZA VALENCIA, JULEN SALTOKI TRIKIDEAK 0:49:27

2 ARISTU LAIGLESIA, ODEI SALTOKI TRIKIDEAK 0:53:00

3 BERTRAND, THIBAUT SNM 0:53:14

EMAKUMEZKOEN PROBA HERRIKOIA

1 MARTINEZ REBOLLO, CLAUDIA SALTOKI TRIKIDEAK 1:00:52

2 BARGUILLA GARRIDO, IRATXE CLUB NATACION PAMPLONA 1:11:09