MENDI LASTERKETAK
Silvia Triguerosek irabazi du Miglia Monviso lasterketa
Silvia Trigueros abadiñarrak Italiako Trail Running 100 Miglia Monviso lasterketa irabazi du
Silvia Trigueros emakumeetan onena izan zen Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan, 26 ordu eta 46 minutuko denbora behar izan zuelarik 168 kilometroko lasterketa amaitzeko, 8030 metroko desnibel positiboa zuena.
Asteburuan zehar lehiatu zen 100 Miglia Monviso lasterketa, Saluzzo herrian, Italiako Alpeetan, non Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrak denborarik onena lortu zuen emakumeen artean, sailkapen orokorrean bosgarren geratu zelarik. Nagusitasunez eskuratu zuen garaipena Triguerosek, izan ere, bigarren geratutako Daniela Bonnet (33.31.56.) ia zazpi ordu beranduago helmugaratu zen eta hirugarren izandako Isabella Vidili bederatzi ordu gehiago behar izan zituen (35.56.20).
Hala ere abadiñarra ez zen guztiz pozik agertu lasterketa amaieran, 100. kilometrotik aurrera akaso gehiegi jatearen ondorioz sorturiko tripako miñekin hasi eta ezin izan baitzuen helburutzat zeukan denbora eskuratu (26 ordutik gertukoa hain zuzen). Gainera, berotasunaren eta hezetasunaren ondorioz, lasterketa asko gogortu zen.
Gizonezkoetan, lehenengo postuan amaitu zuen Paolo Bert korrikalariak (23.46.47.), bigarren sailkatu zen Fabio di Giacomo (24.35.41.), hirugarren Piero Bello (25.55.28.) eta laugarren Roberto Camperi (26.41.26.).
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 ITA Bert Paolo A.S.D.POD. VALLE INFERNOTTO 23:46:47.50
2 ITA Di Giacomo Fabio RUNNERS VALBOSSA-AZZATE – EOLO KRATOS TEAM 24:35:41.90
3 ITA Bello Piero A.S.D.PODISTICA VALLE VARAITA 25:55:28.87
4 ITA Camperi Roberto A.S.D PAM MONDOVI-CHIUSA PESIO 26:41:26.94
5 ITA Vanzetti Massimo ASD ATLETICA RACCONIGI 26:52:22.65
Emakumezkoak
1 EH Trigueros Garrote Silvia Ainhoa TEAM LAND – SCARPA 26:46:54.08
2 ITA Bonnet Daniela SPORT CLUB ANGROGNA A.S.D. 33:31:56.70
3 ITA Vidili Isabella A.S.D. BAUDENASCA 35:56:20.80
4 ITA Lanzilotti Maddalena A.S.D. PODISTICA TORINO 37:56:58.65
5 ITA Ruzza Michela G.S. INTERFORZE TORINO 37:56:59.88
Aloñako igoera urriaren 17an lehiatuko da
Pandemiaren bilakaerak baimentzen badu Oñatiko lasterketa ezaguna urriaren hirugarren igandean izango da
EMF-ko 2021eko Mendi Lasterketen Txapelketak
BUTS Gasteiz-Iruñea eta Mitxarro Bira Bertikala zein Lineakoa izango dira lehiatuko diren lasterketak
Alvaro Ramos eta Maria Ordoñezek irabazi dute Nafarroako Trail Running Txapelketa
Antzinen jokatu zen igandean Betagarri Traila, Nafarroako Txapelketa izan zena