HERRI KIROLAK/AIZKORA
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia uztailaren 16an jokatuko da Izarraitz pilotalekuan
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Azpeitian aurkeztu berri dute eta bidenabar aurten lehiatuko diren gainontzeko txapelketen inguruko xehetasunak eman dituzte.
Euskal Herriko Aizkolaritza Elkarteak antolatu du txapelketa, iaz hasitako ibilbideari jarraipena emateko. Beren proiektuaren helburua aizkolaritza modernizatzea, profesionalizatzea eta garai berrietara egokitzea dela nabarmendu dute antolatzaileek eta txapelketaren bigarren edizioak hainbat berrikuntza izango dituela adierazi zuten, hala nola binakako eta banakako txapelketak, eta proba guztietan emakumeen parte-hartzea.
Uztailaren 16an Azpeitian jokatuko den binakako txapelketa datorren udazkenean promozioko eta lehen mailetarako sailkapen errondetan jarraituko duten proba sortako lehen txapelketa izango da beraz. Banakakoaren kanporaketa hauen ondoren, txapelketa azaroan jokatuko den final handi batekin bukatzea aurreikusita dute, eta han erabakiko da Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapeldun absolutua.
Datorren ostiralean lehiatuko den binakako txapelketari dagokionez, hiru mailatan jokatuko dutela aditzera eman zuten: lehen mailan hamar aizkolari arituko dira, promoziokoan zortzi, eta emakumeenean sei.
Honakoak dira maila bakoitzean lehiatuko duten bikoteak:
– Lehen mailan: Iker Vicente-Azurmendi, Larrañaga-Mujika, Otaño-Ugaitz Mugertza, Irazu-Rekondo eta Txikia IV.a-Atutxa II.a.
– Promozio mailan: Larrea III.a-Zelai IV,a, Jauregi-Eloy Corchero, Julen Kañamares-Pellejero, Eneko Saralegi-Aratz Mugerza.
– Emakumeetan: Zelai III-Ansorregi, Tanco-Maika eta Arruti-Julia.
Orohar nahiko parekatuta daude bikoteak, baina ez da zozketarik egin horiek erabakitzeko. Inork ez ditu bikoteak aukeratu, ezarri den arrazoia izan da banakako sailkapena. Orduan, Lehen Mailakoen kasuan, banakakoan lehen sailkatuak hamargarren sailkatuarekin osatuko du bikotea, eta hamaikagarrena eta hamabigarrena ordezko geldituz. Era horretan, errenkadan osatu dira bikoteak, Promozio mailan ere berdin egin delarik. Emakumeen kasuan ordea, aurreko edizioko sailkapenik ez dutenez, aizkolariek beraiek adostu dituzte bikoak.
Jaialdiari hasiera Promozio Mailako aizkolariek emango diote, zeintzuek bederatzi enbor ebaki beharko dituzte txanda librean: lau kana-erdiko, 60 ontzako hiru enbor eta beste bi oinbiko.
Ondoren, lehenengo aldiz jokatuko den nesken aizkorako binakako txapelketaren txanda izango da, honakoek lau enbor moztu beharko dituztelarik: bi oineko eta 45 ontzako beste bi.
Azkenik, Lehen Mailako aizkolarien lehia izango da, non hiru diametroko hemezortzi enborrekin lana egin beharko duten: zortzi kanaerdiko, 60 ontzako sei enbor eta lau oinbiko.
Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan
Bigarren Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena sailkatu ziren eta Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa
Jokin Eizmendik irabazi du Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa
Iñigo Eizagirre izan da bigarren, Jon Unanue hirugarren eta Aimar Galarraga laugarren
Mikel Larrañagak irabazi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketa
Azpeitiarraren ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra