HERRI KIROLAK

Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan

by | 2021/11/21

Argazkiak: egursport.com

Euskal Herriko trontza txapelketa jokatu dute igande honetan, azaroaren 21ean, eguerdiko hamabietan Lezaungo pilotalekuan

 

Zazpi bikote aritu dira, horietatik sei nafarrak eta bestea arabarra: Sela Goñi eta Jesus Goñi, Dani Saldias eta Irune Biurrun, Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Uxue Rodriguez eta Iosu Huarte, Nerea Huarte eta Iker Goldarazena, Saioa Izura eta Lur Gil bikote nafarrak eta Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran bikote arabarra, hain zuzen ere.

Egin beharreko lanak honakoak: etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamabost epai egin behar zituzten.

Bikote arabarrak eskuratu zuen txapela, gutxigatik bada ere, izan ere lehia ezin estuagoa izan zuten Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberenarekin, azkenean soilik segundo bateko abantailarekin nagusitu zirelarik. Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaranek bost minutu eta 18 segundoko denbora egin zuten eta bigarren postuan sailkaturiko Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberenak berriz, bost minutu eta 19 segundoko denbora.

Alde nabarmenera Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa, eta atzetik, Irune Biurrun-Daniel Saldias laugarren izan ziren, Uxue Rodriguez-Iosu Huarte bosgarren, Nerea Huarte-Iker Goldazarena seigarren eta Saioa Agirre-Lur Gil zazpigarren.

SAILKAPENA

1 Garbiñe Lopez de Uralde-Ion Lapazaranek   5 minutu eta 18 segundo

2 Ainhoa Iraizoz-Josetxo Barberena   5 minutu eta 19 segundo

3 Sela Goñi- Jesus Goñi   6 minutu eta 48 segundo

4 Irune Biurrun-Daniel Saldias   7 minutu eta 01 segundo

5 Uxue Rodriguez-Iosu Huarte   7 minutu eta 42 segundo

6 Nerea Huarte-Iker Goldazarena    8 minutu eta 04 segundo

7 Saioa Agirre-Lur Gil   8 minutu eta 39 segundo

Pasa den larunbatean berriz, Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa jokatu zuten Gamiz-Fikan, eta Uxue Ansorregik eta Mikel Arregik irabazi zuten.

Bost bikote aritu ziren lehian eta hamar ebaki eman behar zizkioten 45 kanaerdiko enborrari. Uxue Ansorregi eta Mikel Agirre izan ziren lanak bukatzen azkarrenak. Lau minutu eta 46 segundoan osatu zituzten lanak. Bederatzi segundo gehiago behar izan zituzten bigarren egin zuten Iraide Gezuragak eta Salva Erleagak (4:55). Amaia Mendinuetak etya Xalba Erleagak osatutako bikoteak egin zuen hirugarren bost minutu eta hamazazpi segundoko denborarekin.

Share This