HERRI KIROLAK/AIZKORA
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia azaroaren 21ean jokatuko dute Bilbon
Denboraldiari bukaera emateko, 2021eko Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko dute Bilbao Arenan azaroaren 21ean, igandea, eguerdieko 12:00etatik aurrera. Final handian bederatzi aizkolarik neurtuko dituzte indarrak, sei gizon eta hiru emakume.
Gizonezkoei dagokionez honakoak arituko dira finalean:
–MIKEL LARRAÑAGA ELGARRESTA (Azpeitia, 1989) Altuera: 1.88m. Pisua: 98 kg. Lorpenak: 3 aldiz Euskal Herriko Lehen Mailako 2. postua, 2 aldiz Gipuzkoako Lehen Mailako Txapelketan txapeldun, 2 aldiz Urrezko Donostia Kopan 2. Postua, 3 aldiz Eusko Label Urrezko aizkoran Banaka txapeldun, Eusko label binaka txapeldun, Sub 23 Txapeldun.
–ENEKO OTAÑO AIZPURUA (Beizama, 1994) Altuera: 1.83 m. Pisua: 92 kg. Lorpenak: 2020 | 3. Sherpa.ai Aizkolari txapelketa Nagusian. 2019 | 4. Lehen Mailako Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketan. 2018 | 5. Lehen Mailako Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketan (Beizama).
–IKER VICENTE (Otsagabia, 1997) Altuera: 1.85 m. Pisua: 87 kg. Lorpenak: 6 aldiz Nafarroako Txapeldun, 2 aldiz Euskal-Herriko Txapelketa Nagusiko txapelduna.
–AITZOL ATUTXA GUTURBAI Atutxa II.a (Dima, 1988) Altuera: 1.92m. Pisua: 100 kg. Lorpenak: 5 aldiz Euskadiko Txapeldun (2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018), Bizkaiko Txapelduna 2007 geroztik.
–JULEN ALBERDI TXIKIA IV.a (Azkoitia, 1991) Altuera: 1.90 m. Pisua: 95 kg. Lorpenak: 2019 | Gipuzkoako Txapeldun. 2020 | Urrezko Aizkora Txapeldun. 2020 | Urrezko Aizkolarien Liga Txapeldun.
–Jon IRAZU (Zizurkil, 1982) Altuera: 1.85 m. Pisua: 103 kg. Lorpenak: 1.Mailako Itxapedunordea, 2 aldiz Euskadiko 3. eta 2. mailako txapeldun, Donostiko Urrezko kopan txapeldunordea.
Emakumeei dagokionez, txapela jantzeko saiakeran honakoak izango dira:
–KARMELE GISASOLA ZELAI III.a (Mallabia, 1994) Altuera: 1.68 m. Pisua: 72 kg. Lorpenak: 2019 | Bizkaiko eta Euskal Herriko Harrijasotze txapelduna. 2020 | Bizkaiko eta Euskal Herriko ingude jasotze txapelduna.
–MAIKA ARIZTEGI (Ituren, 1972) Altuera: 1.57 m. Pisua: 64 kg. Lorpenak: Urrezko Kopa. Urrezko Aizkora
–UXUE ANSORREGI (Mendaro, 1995) Altuera: 1.65 m. Pisua: 65 kg. Lorpenak: 2 urtez Bizkaiko Trontza Mixtoan Txapeldun.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko online erosteko hemen, 15 eurotan 18 urtetik goitikoentzat eta 5 eurotan adin txikikoentzat.
Halaber, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiak akordioa sinatu du LaLigarekin lehiaketa mundu mailan ikusarazteko, LaLigaSportsTVko plataformaren kirol eskaintzan.
Euskadiko harri txikien harri-jasotze txapelketa jokatuko da urriaren 3an
Zazpi harri-jasotzaile arituko dira: Josetxo Urrutia, Gorka Etxeberria, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi, Iraitz Arruti, Jagoba Otaegi eta Manex Aburuza
Xabier Zalduak hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloia
Zalduak jantzi zuen txapela, 36:06 denbora eginda. Bigarren izan zen Julen Gabirondo (36:41), eta hirugarren Xabier Orbegozo Arria V.a (37:55)
Aizkolariek beraiek antolatutako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute
Desadostasunak tarteko, aizkolariek ez dute parte hartuko federazioak antolatu ohi duen txapelketan