ARRAUNA
Santurtzi eta Orio nagusitu dira Coruñan lehiatutako estropadan
Eusko Label Ligako lehen estropadan, Santurtzik eskuratu du garaipena, Galizian lehiatutako bi jardunaldietan erakutsi duen erregulartasunari esker.
Bizkaitarrek ez dute asteburuan garaipen partzialik erdietsi, baina bi egunetako denborak kontuan izanda, Soterarentzat izan da Coruñako bandera.
Estropada eremuko baldintzak gotik behera aldatu dira ohorezko txandan, eta horrek lanak zaildu dizkie bertan lehiatu diren lau ontziei: Orio, Santurtzi, Urdaibai eta Hondarribia.
Hasieran, Hondarribia eta Santurtziren arteko lehia aurreikusten bazen ere, meteorologiaren aldaketak gauzak zeharo baldintzatu ditu. Horren ondorioz, Hondarribia guztiz hondoratu zen, eta Donostiarra aldiz, azken unerarte izan zuen garaipena eskuratzeko aukera, nahiz eta azkenean Santurtzik bereari eutsi eta Coruñako bandera etxera eraman zuen.
IV Bandeira Cidade da Coruña. Bigarren jardunaldiaren sailkapena:
1-Orio: 20:45.44, 2-Donostiarra: 20:45.54, 3-Santurtzi: 20:46.44, 4-Ondarroa: 20:53.52, 5-Zierbena: 20:55.16, 6-Ares: 21:04.08, 7-Urdaibai: 21:08.76, 8-Cabo da Cruz: 21:11.68, 9-Kaiku: 21:15.32, 10-Lekittarra: 21:23.74, 11-Zarautz: 21:24.14, 12-Hondarribia: 21:25.22,
IV Bandeira Cidade da Coruña. Sailkapen orokorra:
1-Santurtzi: 41:00.14, 2-Orio: 41:13.62, 3-Donostiarra: 41:20.48, 4-Urdaibai: 41:36.80, 5-Hondarribia: 41:37.02, 6-Zierbena: 41:40.48, 7-Ondarroa: 41:41.68, 8-Ares: 41:51.16, 9-Cabo da Cruz: 41:55.58, 10-Lekittarra: 42:10.56, 11-Zarautz: 42:15.18, 12-Kaiku: 42:24.02,
Eusko Label Ligako Sailkapena:
1-Orio: 21 puntu, 2-Santurtzi: 21, 3-Donostiarra: 19, 4-Urdaibai: 16, 5-Zierbena: 14, 6-Hondarribia: 13, 7-Ondarroa: 12, 8-Cabo da Cruz: 12, 9-Ares: 11, 10-Lekittarra: 8, 11-Kaiku: 5, 12-Zarautz: 4 puntu.
Bestalde, Euskotren Ligan, Oriok denboraldiko lehen bandera irabazi zuen A Coruñan jokatutako bi jardunaldietan garaipen argiak lortuta. Donostiarra bigarren izan da, Hondarribia hirugarren eta Donostia Arraun laugarren.
Ondorioz, Nadeth Agirreren taldea Euskotren Ligako lidergoan da, zortzi punturekin, Donostiarrak baino bi gehiago. Atzetik, Hondarribiak 4 puntu ditu eta Arraun Lagunak 2.
Lehiaren hasieratik hartu du aurrea Oriok, Hondarribiari eta Donostiarrari abantaila hartuta. Ziabogan Hondarribiak Oriok baino bi segundo gehiago egin ditu eta Hondarribiak, bost gehiago.
Bueltakoan, eta jadanik Arraun Lagunak atzean geratua zela, Oriok kontrolpean izan zuen lehia, nahiz eta azkenean Donostiarra fin ibili zen eta distantzia murriztea lortu zuen, bigarren postua eskuratuz, Hondarribiaren aurretik.
Emakumezkoen IV Bandeira Cidade da Coruña. Bigarren jardunaldiaren sailkapena:
1.- Orio 11:29.26, 2.- Donostiarra 4.90ra, 3.- Hondarribia 6.76ra, 4.- Arraun Lagunak 21.36ra
Emakumezkoen IV Bandeira Cidade da Coruña. Sailkapen orokorra:
1.- Orio 22:42.06, 2.- Donostiarra 9.52ra, 3 – Hondarribia 24.78ra, 4.- Arraun Lagunak 44.50ra.
Euskotren Ligako Sailkapena:
1.- Orio 8 puntu, 2.- Donostiarra 6, .3 – Hondarribia 4, .4.- Arraun Lagunak 2.
TKEk udako arraun denboraldiko egutegia aurkeztu du
Eusko Label zein Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon
Hondarribiko Traineru Jeitsiera lehiatu zen larunbatean
Emakumezkoen mailan Orio nagusitu zen eta gizonezkoetan Donostiarrak eraman zuen bandera etxera
Orio eta Bermeo, garaile Oriaren jaitsieran
78 ontzik eta milatik gora arraunlarik parte hartu zuten estropadaren 28. edizioan