ARRAUNA
Santurtzi eta Arraun Lagunak, Kontxan garaile
Gizonezkoen lehian, Santurtzi izan da irabazlea 2021eko Kontxako Banderan, bigarren jardunaldia hasterako orduan zeukan 1,74 segundoko kontrako aldeari buelta emanda. Soterak bere garaipena azken 600 metroetan ateratako alde txikiari esker eskuratu zuen, 48 ehuneneko alde ezin txikiagoarekin gainditu zuelarik Hondarribiako ontzia. Aurtengoarekin laugarren aldia da bizkaitarrek Kontxako bandera eskuratzen dutela.
Emakumezkoetan berriz, Arraun Lagunakek bere historiako lehen Kontxa bereganatu zuen, emakumezkoen banderaren 14. edizioan. Donostiarrek 1,64 segundoko aldearekin ekin zioten lehiari eta Orioko ontziarekiko zuten alde horri eutsi zioten, hartara aurreneko garaikurra erdietsi zutelarik.
Oriok irteera paregabea egin zuen eta bi segundoko tartearekin atera zen ziabogatik baina bigarren luzean Lugareñe ontzikoek estropada orekatzea lortu zuten. Amaierara arte eman zen lehia gogorra bien artean, azkenean euren historiako lehen garaipena eskuratu zutelarik donostiarrek (Arraun Lagunak: 10:33.56), oriotarrei 2,5eko aldea sartuta (Orio: 10:36.24). Garaipenaz aparte, Arraun Lagunak Kontxako Banderaren bi jardunaldietako errekorra hautsi zuen, Rias Baixasen marka zaharra hautsiz.
Emakumeen XIV. Kontxako Bandera. Bigarren igandeko emaitzak:
1-Arraun Lagunak 10:33.56
2-Orio 10.:36.24
3-Donostiarra 10:48.00
4-Tolosaldea 10:48.46
5-Hondarribia 10:53.12
6-Chapela 10:58.10
7-Hibaika 11:04.00
8-Deusto 11:10.56
Emakumeen XIV. Kontxako Bandera. Sailkapen Nagusia:
1-Arraun Lagunak 21:05.18
2-Orio 21:09.50
3-Donostiarra 21:28.24
4-Tolosaldea 21:35.14
5-Hondarribia 21:37.94
6-Hibaika 21:53.16
7-Chapela 21:56.84
8-Deusto 22:05.82
CXXVI. Gizonen Kontxako Bandera. Bigarren igandeko emaitzak:
1-Santurtzi 19:11.03
2-Hondaribia 19:13.25
3-Donostiarra 19:16.54
4-Zierbena 19:21.13
5-Urdaibai 19:26.96
6-Orio 19:27.57
7-Cabo 19:34.02
8-Ares 20:03.16
CXXVI. Gizonen Kontxako Bandera. Sailkapen Nagusia:
1-Santurtzi 38:19.09
2-Hondarribia 39:19.57
3-Zierbena 38:31.41
4-Donostiarra 38:31.96
5-Orio 38:42.39
6-Urdaibai 38:50.36
7-Cabo 39:06.14
8-Ares 39:46.14
Lesakako III.Mendi Lasterketa bertan behera
Martxoaren 6rako prestatzen ari zen, baina Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri murriztaileak direla eta azkenean ez da aurten egiterik izango
Mikel Astiz eta Idoia Eraso nagusi Altsasuko I. Duatloi Krosean
Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa ere izan zen lasterketan 66 duatletek hartu zuten irteera
Oihana Kortazarrek irabazi du aurtengo La Covatillako Snowcrossa
Portugaleteko Estitzen Duke bosgarrena izan zen eta gizonezkoetan Julen Larruzea larrabetzuarra sailkatu zen hirugarren postuan, besteak beste