ARRAUNA

Santurtzi eta Arraun Lagunak, Kontxan garaile

by | 2021/09/13

Gizonezkoen lehian, Santurtzi izan da irabazlea 2021eko Kontxako Banderan, bigarren jardunaldia hasterako orduan zeukan 1,74 segundoko kontrako aldeari buelta emanda.  Soterak bere garaipena azken 600 metroetan ateratako alde txikiari esker eskuratu zuen, 48 ehuneneko alde ezin txikiagoarekin gainditu zuelarik Hondarribiako ontzia. Aurtengoarekin laugarren aldia da bizkaitarrek Kontxako bandera eskuratzen dutela.

Emakumezkoetan berriz, Arraun Lagunakek bere historiako lehen Kontxa bereganatu zuen, emakumezkoen banderaren 14. edizioan. Donostiarrek 1,64 segundoko aldearekin ekin zioten lehiari eta Orioko ontziarekiko zuten alde horri eutsi zioten, hartara aurreneko garaikurra erdietsi zutelarik.

Oriok irteera paregabea egin zuen eta bi segundoko tartearekin atera zen ziabogatik baina bigarren luzean Lugareñe ontzikoek estropada orekatzea lortu zuten. Amaierara arte eman zen lehia gogorra bien artean, azkenean euren historiako lehen garaipena eskuratu zutelarik donostiarrek (Arraun Lagunak: 10:33.56), oriotarrei 2,5eko aldea sartuta (Orio: 10:36.24). Garaipenaz aparte, Arraun Lagunak Kontxako Banderaren bi jardunaldietako errekorra hautsi zuen, Rias Baixasen marka zaharra hautsiz.

Emakumeen XIV. Kontxako Bandera. Bigarren igandeko emaitzak:

1-Arraun Lagunak 10:33.56

2-Orio 10.:36.24

3-Donostiarra 10:48.00

4-Tolosaldea 10:48.46

5-Hondarribia 10:53.12

6-Chapela 10:58.10

7-Hibaika 11:04.00

8-Deusto 11:10.56

Emakumeen XIV. Kontxako Bandera. Sailkapen Nagusia:

1-Arraun Lagunak 21:05.18

2-Orio 21:09.50

3-Donostiarra 21:28.24

4-Tolosaldea 21:35.14

5-Hondarribia 21:37.94

6-Hibaika 21:53.16

7-Chapela 21:56.84

8-Deusto 22:05.82

CXXVI. Gizonen Kontxako Bandera. Bigarren igandeko emaitzak:

1-Santurtzi 19:11.03

2-Hondaribia 19:13.25

3-Donostiarra 19:16.54

4-Zierbena 19:21.13

5-Urdaibai 19:26.96

6-Orio 19:27.57

7-Cabo 19:34.02

8-Ares 20:03.16

CXXVI. Gizonen Kontxako Bandera. Sailkapen Nagusia:

1-Santurtzi 38:19.09

2-Hondarribia 39:19.57

3-Zierbena 38:31.41

4-Donostiarra 38:31.96

5-Orio 38:42.39

6-Urdaibai 38:50.36

7-Cabo 39:06.14

8-Ares 39:46.14

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...