ARRAUNA
San Pedro,Tolosaldea eta Lapurdiren garaipenak KAE zein ETE ligetan
KAE eta ETE ligak hasi ziren asteburuan, Pasaian, emozioz beteriko estropadekin
KAE1 ligan San Pedrok erdietsi zuen garaipena lau ehuneko aldearekin, KAE2 ligan Lapurdi izan zen irabazlea bigarrenari 18 ehunen aterata eta ETE ligan Tolosaldea nagusitu zen soilik 4 ehuneko abantaila lortuta.
KAE ligetako bi mailak eta ETE liga asteburuan abiatu ziren eta hirurek elkarrekin ekin zioten lehiaketari, Pasaian, erlojuaren aurkako hiru estropadekin.
KAE 1 ligan, Pasai San Pedro izan zen azkarrena, 20:09:98ko denboran helmugaratuta. Erreferentzia guztietan izan zen azkarrena Libia traineru mitikoa, atzetik Pedreña izan zen bigarren 20 ehuneneko atzerapenarekin eta ondoren sartu ziren Getaria, Deustu eta Arkote. Aurreneko bostak zazpi segundoren barruan sailkatu ziren. Azkeneko hiru lekuetan, Zumaia, Getxo eta Astillero izan ziren.
KAE 2 ligan, berriz, Lapurdik irabazi zuen estropada, 20:52:98ko denbora eginda. 18 ehunen bakarrik atera zizkion Hondarribiari, eta 38 ehunen Castrori.
ETE ligan ere estu joan zen estropada, eta Tolosaldeak 10:56:74ko denborarekin, lau ehunen bakarrik atera zizkion Zumaiari. Ondarroa, San Juan eta Hibaika sartu ziren gero eta Lutxana eta Lapurdi izan ziren azkenak.
Datorren igandean, uztailak 19, lehiatuko da hiru ligetako hurrengo jardunaldia Getarian.
Asteburuko emaitzak:
ARC-1 LIGA
XXI. Kepa Deun Kofradia Ikurrina
1. San Pedro 20:09:98
2. Pedreña 20:10:18
3. Getaria 20:12:74
4. Deusto 20:16:36
5. Arkote 20:17:86
6. San Juan 20:24:48
7. Orio B 20:29:28
8. Camargo 20:30:44
9. Donostiarra B 20:33:66
10. Zumaia 20:37:46
11. Getxo 20:39:02
12. Astillero 20:46:06
ARC-2 LIGA
XIV. Hondarribiako Kofradiako Bandera
1. Lapurdi 20:52:98
2. Hondarribia B 20:53:16
3. Castro 20:53:36
4. Mutriku 21:12:02
5. Portugalete 21:16:24
6. AN Castro 21:20:54
7. Busturialdea 21:22:26
8. Santurtzi B 21:24:14
9. Hibaika 21:42:46
10. Zarautz B 21:47:58
11. Santoña 22:12:86
ETE LIGA
Tolosaldeko Ikurrina
1. Tolosaldea 10:56:74
2. Zumaia 10:56:78
3. Ondarroa 11:02:58
4. San Juan 11:07:48
5. Hibaika 11:11:40
6. Deusto 11:16:28
7. Isuntza 11:18:10
8. Lutxana 11:23:26
9. Lapurdi 11:39:32
KAE ETA ETE LIGAK
Orotara hamabi estropada lehiatuko dituzte KAEko bi ligetako eta ETE ligako taldeek eta bost eremutan banatuta egingo da: Getaria, Pasaia, Castro Urdiales, Getxo eta Santander.
Beraz, bost estropada izango dira Gipuzkoan (bi Pasaian eta hiru Getarian), hiru Bizkaian (Getxon) eta lau kantabrian (bi Santanderren eta bi Castro Urdialesen).
Esan bezala beraz, uztailaren 11n hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, erlojuaren aurkako estropadan (modalitate honetan emango den saio bakarra), eta abuztuaren 30ean amaituko dira hiru ligak, Castro Urdialesen egingo den estropadarekin.
Aurtengo egutegia:
- Pasaia (Uztailak 11)
- Getaria (Uztailak19)
- Getaria (Uztailak 25)
- Pasaia (Uztailak 26)
- Getxo (Abuztuak 8)
- Getaria (Abuztuak 9)
- Santander (Abuztuak 15)
- Santander (Abuztuak 16)
- Getxo (Abuztuak 22)
- Getxo (Abuztuak 23)
- Castro Urdiales (Abuztuak 29)
- Castro Urdiales (Abuztuak 30)
Adostutako egutegian ez da estropadarik izango abuztuko lehen asteburuan, printzipioz data hoietan lehiatzekoa baita Espainiako Traineru Txapelketa, nahiz eta oraindik segurua ez den lehiaketa hau antolatu ahalko denik.
TKEk udako arraun denboraldiko egutegia aurkeztu du
Eusko Label zein Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon
Hondarribiko Traineru Jeitsiera lehiatu zen larunbatean
Emakumezkoen mailan Orio nagusitu zen eta gizonezkoetan Donostiarrak eraman zuen bandera etxera
Orio eta Bermeo, garaile Oriaren jaitsieran
78 ontzik eta milatik gora arraunlarik parte hartu zuten estropadaren 28. edizioan